Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
Emakumea perikitoarekin, Pierre-Auguste Renoir
Futbolariak, Henri Rousseau
Iruzkinak
Artillariak, Henri Rousseau
- Izenburua:
- Artillariak, Henri Rousseau
- Erakusketa:
- Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
- Gaiak:
- Artea. Merkatua
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rousseau, Henri
Tracy Bashkoff arte arduraduna:
Artillariei buruzko mihise honetan, Henri Rousseauk 14 soldaduengan jartzen du arreta: euren uniforme berdinekin, kanoi baten inguruan zutik ageri dira. Guztiek ere 14 bibote berdin-berdin erakusten dituzte, eta era zoli eta errazean margotuak dira denak.
Rousseauren trataeraren ezaugarria modeloarekiko sentimendurik batere ez adieraztea da. Era zuzen eta argian margotzen ditu. Maiz aurrez aurre agertzen dira, ikusleari zuzen-zuzen begira. Dohain handia erakutsi zuen Rousseauk herri artegintzan oinarritutako bere margotzeko modua eraldatu, eta hura abangoardiaren hurrengo belaunaldirako esanguratsua izango zen lengoaia bat bilakatzeko.
Rousseauk ez zuen artegintza ikasketarik egin. Haren lanek abangoardia erakarri zuten, haren begiradaren freskotasun akademizismorik gabekogatik, eta horrez gain, konposizioa ordenatzeko hark zuen erabilera ausartagatik. Lan honetan, soldaduen uniformeek diseinu sigi-sagatsua eratzen dute, atzeko hostoen berde sakonaren gainetik nabarmentzen dena.
Rousseau gobernuaren funtzionario gisa aritu zen lanean, bere familia mantentzeko. Izan ere, berrogei urte bete arte ez zen erabat jarri margolari lanetan. Margolari modernistek, esaterako Pablo Picassok, haren lanen bilduma egiten zuten, eta horrek onarpen zabalago baten esperantza eman zion artistari. Baina bildumazale aberatsenek muzin egin zioten eta margolan gutxi batzuk besterik ez zituen saldu, 1910ean hil aurretik.
Ordutik hona, haren lana balioetsi da, hogeigarren mendeko artegintza modernoaren garapenean izan zuen eragin indartsuagatik.