Edukira zuzenean joan

Ernesto Neto. Naraman gorputza

Atrioa

Info gehiago

Iruzkinak

Sarrera

Ongi etorri Ernesto Neto: Naraman gorputza erakusketara. Guggenheim Bilbao Museoak antolatu du erakusketa, artistarekin elkarlanean eta Iberdrolaren babes eskuzabalari esker.

Zoaz Museoko Atriora, hortik hasiko da ibilbidea-eta.

Erakusketaren izenburuak gure gorputzaren eta gure inguruko munduaren arteko harremanari egiten dio erreferentzia. Gorputzak bultzada ematen digu eta buruak engaina gaitzakeen arren, gorputzak ez dio gezurrik. Era berean, bizitzaren ibaiak gidatzen du gure gorputza. Harremana dago gauza guztien artean. Dena dago lotua.

Ernesto Neto Brasilgo artista garrantzitsuenetako bat da. Instalazio iradokitzaileak egiten ditu: habitatak bezalakoak dira, eta barrura sartzean, zentzumenen munduak hartzen gaitu bere baitan. Begira egoteko, gainera igotzeko, gainean etzateko edo barnean murgiltzeko aukera ematen dute instalazio horiek. Askotan ukitu egin daitezke, eta, batzuetan, baita usaindu ere. Netoren arteak geure burua esperimentatzeko hainbat modu eskaintzen ditu: erritmoa moteldu eta arnasa hartzeko aukera ematen digun oasi bat da.

Poliamida, poliester, kakorratz-lan eta beste material batzuek arintasun, askatasun eta jolas-sentsazioa pizten dute. Netoren esanetan, lanerako erabiltzen duen espazioa “hitzen aurreko espazioa da. Mundu fisikoa, testura, pisua, kolorea, tenperatura, gozamena, tristura ulertzeko eremu bat da. Munduarekin ditugun afektibitate-harremanetarako espazioa da”.

Erakusketa hau azken hogeita bost urteetan Ernesto Netoren lana gidatu duten ideien eta kontzeptuen emaitza da.

Erakusketa sei ataletan antolatuta dago: “Zergatik zoaz berriro Erromara?” (Por que você está indo de novo para Roma?), “Halakoa da bizitza” (É a vida), “Ametsen etxea” (Oca de sonhos), “Ertz gozoa” (Borda doce), “Ez erreparatu nahas-mahasari” (Não repara, não) eta “Gozokiak salgai” (Baleiro Bala).

Erakusketa honetako obra askotan, publikoaren parte-hartzea funtsezkoa da. Horretarako, jarraibide batzuk daude idatziak hormako testuetan. Batzuetan, gainera, Museoko hezitzaileen informazio osagarria ere jaso ahal izango duzu. Zuri laguntzeko prest egongo dira, Atrioan eta 202 eta 208 galerietan, egunero, ordu jakin batzuetan.

Lehen adierazitako moduan, bisitaldia Atrioan hasiko da. Ernesto Netoren mundu berezian sartu eta esperientziaz gozatzera gonbidatu nahi zaitugu.

BESTE ATALAK

Sarrera

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Atrioa

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Bizitza gorputz bat da: haren zati gara (A vida é um corpo do qual fazemos parte)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ametsen etxea (Oca de Sonhos)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ertz gozoa (Borda doce)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Azal den gorputzaren denbora geldoa (O tempo lento do corpo que é pele)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ez erreparatu nahas-mahasari (Não repara, não)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Trukean-trukean (Troca Troca)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Gozokiak salgai (Baleiro Bala)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Zaintzeko unea (Caring Time)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago