Ernesto Neto. Naraman gorputza
Gozokiak salgai (Baleiro Bala)
Iruzkinak
Zaintzeko unea (Caring Time)
- Izenburua:
- Zaintzeko unea (Caring Time)
- Erakusketa:
- Ernesto Neto. Naraman gorputza
- Gaiak:
- Bizitza | Giza gorputza | Artea eta denbora | Artea eta pertzepzioa | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Oreka | Tamaina
- Artelan motak:
- Argazkia | Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Neto, Ernesto
Areto honetako eskultura altzairuzko piezak elkarretaratuta dago egina. Neto-k, bere lanen bereizgarri diren eraikitze-metodoetako bat erabili zuen lan honetarako. Piezak osagai aurrefabrikatuz egindako jostailuen modura ahokatzen dira elkarrekin. Grabitateari aurre eginez ahokatzen dira, besterik gabe, estatikaren bidez. Orekaren legeak aztertzen dituen mekanikako arloa da estatika. Denbora igaro ahala, eskala handiko eskultura hau herdoildu egingo da neurri batean, eta altzairuak kolore arre gorrixka hartuko du.
Areto honetan dagoen koloretako argazki handiak giza gorputzari egiten dio erreferentzia. Texasko Dallas hirira egin zuen bisitaldi batean, Eskulturaren Nasher Zentroko bilduma bateko eskulturekiko interesa piztu zitzaion Netori eta lanen lehen planoko argazkiak atera zituen. Hemen ikus daiteke horietako bat.
Irudi hauei buruz Netok honako hau esan du: “Eskulturei argazkiak aterata asko hurbil gaitezke piezetara, eta xehetasunak, urratuak eta beste berezitasun batzuk ikus daitezke. Irudi hauek elkarrekin dantzan hasiak ziren, sexua eta libidoa erakutsiz, baina aldi berean, xalo eta anbiguo jarraitzen zuten”.
Markoetan ipinitako argazkien alboko apaletan dauden landare txikiek osatu egiten dute obren esanahia, Netok aipatzen duen “handituz doan bizitza, bizitza bizia” ideia adieraziz.