Edukira zuzenean joan

Ernesto Neto. Naraman gorputza

Azal den gorputzaren denbora geldoa (O tempo lento do corpo que é pele)

Info gehiago

Trukean-trukean (Troca Troca)

Info gehiago

Iruzkinak

Ez erreparatu nahas-mahasari (Não repara, não)

Izenburua:
Ez erreparatu nahas-mahasari (Não repara, não)
Erakusketa:
Ernesto Neto. Naraman gorputza
Gaiak:
Giza gorputza | Giza harremanak | Artea eta pertzepzioa | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Erakusketak | Sentimenduak | Maitasuna
Artelan motak:
Argazkia | Instalazioa
Aipatutako artistak:
Neto, Ernesto

Espazio hau artistaren bizitza pertsonal eta barnekoari eskaini zaio.

Ernesto Neto-k, sabaia eta poliamidazko lurra material bereko zutabeen bidez lotu ditu eta tunel zuri, garden eta argitsu bat sortu du. Kendu oinetakoak eta sartu instalazioan.

Ibiltzean, erreparatu nola aldatzen den instalazioaren forma zure gorputzarekin. Agian, orekari eusteko, albo estuak ukituko dituzu eta ukitzean zabaldu egingo dira. Edo agian, zure oinek beheko jostura beherantz presionatu eta luzatu egingo da, are tenkatuago jarriz. Begiratu lurreko eta sabaiko gazatik eta gaza horiek kanpoan ikusten duzuna distortsionatu egiten dutela ikusiko duzu.

Aretoan nagusi da UmetokiKaperaNabea II (NaveÚteroCapela II) lana, artistaren eta 8 hilabeteko haurdun zegoen Lili emaztegaiaren ezkontzaren agertoki izan zen instalazioaren bertsio bat da, eskala txikian egina. 2001ean ezkondu ziren, Ezkontza — Lili, Neto, Lito eta zoroak erakusketa pribatuaren irekiera-ekitaldian, Rio de Janeiroko Arte Modernoaren Museoan. Ezkontza-zeremonia hura artistaren lagunek zuzendu zuten eta ez zen ez agintari zibilik, ez erlijiosorik izan. Netok bere intimitatearen ospakizun publikotzat du bere ezkontza.

Aretoaren amaieran, koltxoi bat aurkituko duzu; etzan egin zaitezke. Zure gorputzak arrastoa utziko du eta aldatu egingo da zure ondoren etorriko diren gorputzen arrastoekin. Ernesto Netok gustuko du uztartzearen sentsazio hori; gure topaketa intimo horiek nola eraldatzen gaituzten eta nola gu garena baino zerbait handiago bihur gaitezkeen.

Espazio honek baditu esperimentatzeko aukera emango dizuten lan gehiago ere. 2001ean egindako “gizakioide” multzo bat ikusiko duzu. Nolabaiteko besaulki mota bigunak dira eta horietan hondoratzeko aukera ere izango duzu. Hiru proiekzio ere badira: batean, Netok hondartzan hartutako lagunen irudiak azaltzen dira; bestean, bere apartamentuan goizaldeko ordu txikietara arte hartu zituen irudiak; eta, hirugarrenean, ezkontzarenak.

BESTE ATALAK

Sarrera

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Atrioa

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Bizitza gorputz bat da: haren zati gara (A vida é um corpo do qual fazemos parte)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ametsen etxea (Oca de Sonhos)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ertz gozoa (Borda doce)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Azal den gorputzaren denbora geldoa (O tempo lento do corpo que é pele)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ez erreparatu nahas-mahasari (Não repara, não)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Trukean-trukean (Troca Troca)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Gozokiak salgai (Baleiro Bala)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Zaintzeko unea (Caring Time)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago