Edukira zuzenean joan

Ernesto Neto. Naraman gorputza

Trukean-trukean (Troca Troca)

Info gehiago

Zaintzeko unea (Caring Time)

Info gehiago

Iruzkinak

Gozokiak salgai (Baleiro Bala)

Izenburua:
Gozokiak salgai (Baleiro Bala)
Erakusketa:
Ernesto Neto. Naraman gorputza
Gaiak:
Gizakia | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Herri-kultura | Brasil
Artelan motak:
Artisautza
Aipatutako artistak:
Neto, Ernesto

Areto honetan, irudikatu Rio de Janeiroko kaleetan zabiltzala, Ernesto Neto-ren jaioterrian, alegia. Musikaren taupadak entzungo dituzu: sanbaren danborrak, bongoak, pianoa. Hondartzatik gertu egon zaitezke. Hondartza, Netoren hitzetan, irekitzearen ideiaren iturri sakona da, baita brasildarrek naturarekin bat egiteko lekua.

Baleiro Bala sanba-eskola bateko abesti bat da. Rion, trenbide inguruko toki pobreenetan lan egiten duen gozoki-saltzaile  ibiltari (edo “camelô”) baten istorioa kontatzen du. Bisitariaren ikuspegia herri-kultura zirraragarri baten koloreez beteko da. Netoren estudiotik gertu dagoen tailer batean egiten dituzten soka gorri, hori, urdin, laranja, more eta berdeak goian korapilatuak daude eta sare zabal bat osatzen dute. Begiratzen diozun tokitik begiratzen diozula, edukiaren pisuagatik erotzen diren errenkada luzeak ikusiko dituzu. Batzuek garagardo-latak edo kolore bereko freskagarri-lata batzuk dituzte barruan; beste batzuek, koko berde handiak, eta badira poliestirenozko pilotaz beteak daudenak ere.

Poltsa txiki gardenez osatutako sortak ikus daitezke han-hemenka, barruan gozokiak, kakahueteak edo bonboiak dituztela. Jendea laneko, dantza-saio bateko edo zinemarako joan-etorrian dabilenean mokadutxo bat egiteko dira; autobusez edo trenez ibiltzen direnentzako, hiriko zalapartaren erdian oinez edo bizikletaz dabilenarentzat. Txanpon batzuen truke mokadu azkar bat jasotzen duten horientzat guztientzat dira.

Jarraitu begira eta “ohe-koltxoi” handi bat ikusiko duzu, koloretako bolaz betetako sare batez egina. Pieza honek bertan hondoratu eta errezelera begira egoteko gogoa ematen du; izan ere, errezela hiri baten irudia duen zerumuga zoragarri baten modukoa da eta Brasilgo ikuspegi, usain eta soinuen baitan murgiltzera gonbidatzen du.

Gizakiaren bizirautearen adibide gisa saltzaile ibiltariaren irudian oinarrituta, areto honetan, Brasilgo herri-kultura aldarrikatzen saiatu da artista hango elementu adierazgarrien bidez.

BESTE ATALAK

Sarrera

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Atrioa

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Bizitza gorputz bat da: haren zati gara (A vida é um corpo do qual fazemos parte)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ametsen etxea (Oca de Sonhos)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ertz gozoa (Borda doce)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Azal den gorputzaren denbora geldoa (O tempo lento do corpo que é pele)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ez erreparatu nahas-mahasari (Não repara, não)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Trukean-trukean (Troca Troca)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Gozokiak salgai (Baleiro Bala)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Zaintzeko unea (Caring Time)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago