Edukira zuzenean joan

Ernesto Neto. Naraman gorputza

Atrioa

Info gehiago

Ametsen etxea (Oca de Sonhos)

Info gehiago

Iruzkinak

Bizitza gorputz bat da: haren zati gara (A vida é um corpo do qual fazemos parte)

Izenburua:
Bizitza gorputz bat da: haren zati gara (A vida é um corpo do qual fazemos parte)
Erakusketa:
Ernesto Neto. Naraman gorputza
Gaiak:
Gizakia | Generoa eta sexualitatea | Giza gorputza | Artea eta pertzepzioa | Artea eta emozioa | Ehungintza-artea | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Natura | Gogoeta
Artelan motak:
Artisautza | Eskultura
Aipatutako artistak:
Neto, Ernesto

Ernesto Neto-k Bizitza gorputz bat da: haren zati gara (A vida é um corpo do qual fazemos parte) izena jarri dio pieza honi. Artistaren ustez, ez dago bereizketarik gizakien eta naturaren artean. Gure buruak eta pentsamenduak, asmatzen edo eraikitzen dugun guztia, naturatik dator.

Obra-serie honen diseinua zelulen mintzetan dago oinarritua. Hormak eskuz ehundu dituzte kakorratz-teknika berezi baten bidez. Hainbat koloretako zelulak egin dituzte, kiribilak osatuz. Obraren egitura hodi-formako zelulek osatzen dute. Barruan airea duten plastikozko bolaz daude hodiak beteak. Bi zati ditu, maskulinoa eta femeninoa, korridore esekia eta goiko aldeko plataforma. Pieza honek ernalketa birsortzen du; espermatozoide bat obuluan sartzen den unea, bizitzaren hasiera, alegia.

Netok dio urte askoan izan duela espazioaren bidez, lurraren gainetik mugitzeko nahia, edo airean, atmosferan, igotzeko eta flotatzeko lerro bat marrazteko nahia. Pieza honen bidez bertigo-sentsazio arin bat sortzeko asmoa izan zuen eta egonkortasunari buruz pentsatzera gonbidatzen gaitu. Egonkortasuna, batzuetan, ziurtzat jotzen dugu. Artistaren hitzetan, lan honek “mugitzeko, desiratzeko eta beldurtzeko modua” birplanteatzeko gonbitea egiten digu.

Obran sartu baino lehen, entzun atal hau osorik. Entzun ondoren, kendu oinetakoak eta utzi zure gauza guztiak (entzuteko gida ere bai) horretarako jarritako armairuetan. Aretotik irtetean jaso ahal izango dituzu.

Herensuge-formako labirinto erraldoi honetara nola sartu asmatzen duzunean, utzi egingo diozu lurrean egoteari. Murgildu oinpean dituzun plastikozko bolen hotsean eta inguruko sareen usainean eta ukimenean. Egin gora, gero eta gorago. Igotzean, sentitu obraren gorputz osoa nola astintzen den eta nola egiten duen dar-dar. Une erosoak eta deserosoak tartekatuko dira. Gora iristean, etzan eta gozatu. Han goian, arretaz aztertu ahal izango dituzu zure emozioak eta atseden hartu, bizimoduaren eromenezko erritmoa eta konplexutasunak alde batera utzita.

Orain bai, prest zaude sartzeko.

BESTE ATALAK

Sarrera

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Atrioa

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Bizitza gorputz bat da: haren zati gara (A vida é um corpo do qual fazemos parte)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ametsen etxea (Oca de Sonhos)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ertz gozoa (Borda doce)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Azal den gorputzaren denbora geldoa (O tempo lento do corpo que é pele)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ez erreparatu nahas-mahasari (Não repara, não)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Trukean-trukean (Troca Troca)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Gozokiak salgai (Baleiro Bala)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Zaintzeko unea (Caring Time)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago