Edukira zuzenean joan

Ernesto Neto. Naraman gorputza

Ez erreparatu nahas-mahasari (Não repara, não)

Info gehiago

Gozokiak salgai (Baleiro Bala)

Info gehiago

Iruzkinak

Trukean-trukean (Troca Troca)

Aukera asko izan dituzu Ernesto Neto-ren obrarekin interakzioan aritzeko, zure gorputzaren, zentzumenen, irudimenaren eta adimenaren bidez aztertuz. Parte hartzearen eta konexio intimo horren ideia oso garrantzitsua da Netorentzat eta haren obra osoak gordetzen du zentzu hori.

Areto honetan, konexioaren ideiatik abiatu eta ideia hori are urrunago eramaten du Netok. Beirazko alez betetako paperezko hainbat poltsa daude obraren nukleoan, eguneroko bizitzako objektuen inguruan. Erakusketaren lehen egunetik, bisitariak aukera du bisitaldira ekarritako objektu batzuk objektu hauetakoren batekin trukatzeko.

Erakusketak aurrera egin ahala, objektuak etengabe aldatuko dira, publikoaren partaidetzari esker. Objektuak hiri osoan zehar sakabanatuko dira edo agian, mundu osora iritsiko dira eta txoko guztietatik etorritakoak izango dira. Hartara, zu zeu bisitaria zaren aldetik, obraren sortzaileetako bat bihurtuko zara.

Instalazio hau sortzeko, sistema ekonomikoak jartzen dituen mugei erantzuteko mundu osoan sortu diren truke-sareen goraldia hartu zuen Netok oinarri. Trukeak egitean, justiziari, zuzentasunari eta oinarrizko giza balioei garrantzi handiagoa ematen diegu. Eta arreta handiagoa eskaintzen diegu gure beharrei, besteenei eta denok partekatzen dugun planetaren beharrei.

BESTE ATALAK

Sarrera

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Atrioa

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Bizitza gorputz bat da: haren zati gara (A vida é um corpo do qual fazemos parte)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ametsen etxea (Oca de Sonhos)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ertz gozoa (Borda doce)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Azal den gorputzaren denbora geldoa (O tempo lento do corpo que é pele)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ez erreparatu nahas-mahasari (Não repara, não)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Trukean-trukean (Troca Troca)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Gozokiak salgai (Baleiro Bala)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Zaintzeko unea (Caring Time)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago