Edukira zuzenean joan

Ernesto Neto. Naraman gorputza

Ertz gozoa (Borda doce)

Info gehiago

Ez erreparatu nahas-mahasari (Não repara, não)

Info gehiago

Iruzkinak

Azal den gorputzaren denbora geldoa (O tempo lento do corpo que é pele)

Izenburua:
Azal den gorputzaren denbora geldoa (O tempo lento do corpo que é pele)
Erakusketa:
Ernesto Neto. Naraman gorputza
Gaiak:
Giza gorputza | Artea eta paisaia | Artea eta pertzepzioa | Ehungintza-artea | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Tamaina | Brasil
Artelan motak:
Artisautza | Eskultura | Instalazioa
Aipatutako artistak:
Neto, Ernesto

Lurrean hedatutako lur-koloreko obra erraldoi honetan, agian, lehen begiratuan ikusiko duzuna haren opakutasuna izango da. Ezin da barnekoa ikusi, ez eta azpian zer duen ere. Ezin gara bertan sartu, ez eta igo ere; gainean etzan ere ezin gara egin.

Artistak azal astun, lodi eta handi bat balitz bezala tratatzen du alfonbra moduko hau. Eskultura amorfoa da, korapilotxo edo nozinho teknika herrikoiaren bidez egina. Rio de Janeiro inguruko mendietakoa da teknika hori. Uharte, mendi edo gorputz bat izan daitekeena estaltzen du. Ez dakigu zer den. Ezin dugu ikusi, irudikatu bakarrik. Beraz, askatu irudimena eta utz iezaiozu piezaren bolumen erritmikoetan barrena noraezean ibiltzen; ikusi zer aurki dezakezun miaketaren bidez.

Neto-k “gorputz-uhartea” eta “animalia-mendia” bezala deskribatu du instalazio hau. Inguruan beste lan bat du, sigi-sagaka, suge baten moduan hedatzen dena.

Netok azalaren eta paisaiaren kontzeptuak lotzen ditu. Horri buruz zera esan du: “Azalaren ideia oso garrantzitsua da nire lan guztietan: azala da existentziaren lekua, gure barneko bibrazioak kanpoko bibrazioez arduratzen diren tokia da. Gorputza ikusten dut (...) paisaia baten modura, itsasoa bezala, mendia bezala; eta eskultura paisaia bat da. Gure gorputzaren barrura begiratzen badugu (...) paisaia berri hori aurkituko dugu eta oso presentzia garrantzitsua du nire lanerako inspirazio-iturri gisa; mikromunduaren paisaia da, biopaisaia.” Pieza honek gorputza paisaiara igarotzearen trantsizio-ideia hori islatzen du eta artistak “funtsezkotzat” du trantsizio hori.

BESTE ATALAK

Sarrera

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Atrioa

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Bizitza gorputz bat da: haren zati gara (A vida é um corpo do qual fazemos parte)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ametsen etxea (Oca de Sonhos)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ertz gozoa (Borda doce)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Azal den gorputzaren denbora geldoa (O tempo lento do corpo que é pele)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ez erreparatu nahas-mahasari (Não repara, não)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Trukean-trukean (Troca Troca)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Gozokiak salgai (Baleiro Bala)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Zaintzeko unea (Caring Time)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago