Edukira zuzenean joan

Ernesto Neto. Naraman gorputza

Sarrera

Info gehiago

Bizitza gorputz bat da: haren zati gara (A vida é um corpo do qual fazemos parte)

Info gehiago

Iruzkinak

Atrioa

Museoaren Atrioan zaude. Goitik zintzilika Ernesto Neto-ren Erori egiten den gorputza [Le corps] emea (Leviatan Thot lanetik) [O corpo que cai (Le corps) fêmea (de Léviathan Thot)] eskultura erraldoia dago.

1990eko hamarkadaren erdialdean, artistak hasierako lanetan erabilitako hizkera geometrikoa atzean utzi eta poliamidazko piezak askotariko materialekin betetzen hasi zen; esaterako, poliestireno-aparrezko bolez, irinez eta espeziaz. Giza gorputza edo beste organismo bizi batzuk gogoraraziko zituzten formak sortu nahi zituen.

Bolumen zuria, handi-handia, sabaitik zintzilik dago, ikuslearen gainean eta badirudi arnasa hartzera doala. Haren gorputz-adarrak, luze eta leun, astun erortzen dira, Lurrera lotzen gaituen grabitatearen indarra gogora ekarriz. Eskultura malgua da, sentsuala eta iragankorra, gure gorputzak bezala.

Izenburuak pieza interpretatzeko harago joateko aukera ematen digu. Leviatan piztia mitiko izugarri bat da. Netorentzat, piztia hori gizarte-multzoa da, eta gizarte horiek guztiek gorputz moduko bat osatzen dute. Netoren hitzetan “izaki arraro bat da, badirudi ez dagoela inon, ikusezina da, ukiezina, gordina; ez du ez pisurik, ez bizirik... Eta hala ere, toki guztietan dago”.

Ordu jakin batzuetan, asteartetik igandera, espazio honetan orgatxo-hamaka batzuk ikusiko dituzu eta aukera izango duzu horietako batean etzan eta oinei eraginez, batetik bestera joateko. Obra hau beste ikuspegi batzuetatik ikusi nahi baduzu, ibilgailu hauetako batean etzanda, alegia, jo Museoko hezitzaileengana eta obrari eta artistari buruzko informazio gehiago ere emango dizute.

BESTE ATALAK

Sarrera

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Atrioa

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Bizitza gorputz bat da: haren zati gara (A vida é um corpo do qual fazemos parte)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ametsen etxea (Oca de Sonhos)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ertz gozoa (Borda doce)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Azal den gorputzaren denbora geldoa (O tempo lento do corpo que é pele)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Ez erreparatu nahas-mahasari (Não repara, não)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Trukean-trukean (Troca Troca)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Gozokiak salgai (Baleiro Bala)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago

Zaintzeko unea (Caring Time)

Ernesto Neto. Naraman gorputza, Iruzkina, 2014

Info gehiago