Georges Braque
Natura hilak (1919–1929)
Hesiodoren Teogonia (1931–1932)
Atalak
Biluziak eta Kaneforak (1922–1930)
- Izenburua:
- Biluziak eta Kaneforak (1922–1930)
- Erakusketa:
- Georges Braque
- Gaiak:
- Giza gorputza | Pertsonaia mitologikoak | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Tamaina | Erakusketak | Biluzia | Natura hila
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa | Kubismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
Garaiko artistak ezustean harrapatu zituen Braque-k 1922an, Udazkeneko Erakusketan Kaneforak (Canéphores) lanak aurkeztu zituenean. Emakumezkoen figura horiek, Antzinate klasikora eramaten gaituztenak, Jean Goujon-en Inozenteen Iturria klasizismo frantziarraren obra ospetsuko ninfen antzekoak ziren. Braqueren figurak, horien tamainak eta kolore antiakademikoak aintzat hartuta, Kubismoaren azken garaikoak dira oraindik ere, eta 1920ko hamarkadan Corot-ek eta Chardin-ek liluratutako Braque “ordena”ra eta arte figuratibora itzultzearen konplexutasuna islatzen dute. Kanefora dotoreak eta Picasso-ren Bainulariak gogorarazten dituzten kolore mineraleko biluzi bikainak 1926–1927ra arteko artelan batzuetan ere antzeman daitezke, eta hemen ikusgai ditugun bi natura hil antropomorfoetan: Natura hila fruta-ontziarekin (Nature morte au compotier) eta Natura hila pitxerrarekin (Nature morte au pichet). Auguste Perret-ek 1925ean Braquerentzat Parisen eraikitako tailerrerako ziren. Garai horretan, Octavie-rekin —“Marcelle” Lapré izenez ezaguna zena—, modelo eta urte luzetako neska-lagunarekin, ezkondu zen.