Georges Braque
Hesiodoren Teogonia (1931–1932)
Varengeville, Vanitas-ak, Barrualdeak eta Billarrak (1941–1949)
Atalak
Natura hilak, barrualdeak eta figurak (1932–1939)
- Izenburua:
- Natura hilak, barrualdeak eta figurak (1932–1939)
- Erakusketa:
- Georges Braque
- Gaiak:
- Pertsonaia mitologikoak | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Forma | Kolorea | Erakusketak | Natura hila
- Mugimendu artistikoak:
- Kubismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
1930eko hamarkadan inspirazio-iturri desberdinetatik edan zuen Braque-k, eta, horrenbestez, aro honetako natura hilak gero eta dekoratiboagoak bilakatu ziren, formak, koloreak eta argia ezin hobeto integratzen baitzituzten. Konposizioetan arabesko landuak ageri dira eta forma organikoak estilizazio dekoratiboarekin konbinatzen dituzte. Barrualde bati lotutako saileko figurak, Emakumea paletarekin (Femme à la palette, 1936) edo Bikotea (Le Duo, 1937) obrak kasu, apaingarriz gainezka daude, eta silueta beltz eta despertsonalizatuak irudikatzen dituzte, pitxer greziarretako figura beltzak oinarri dituztenak. Poesiaren eta musikaren musak irudikatzen dituzte, Braqueren unibertso espirituala osatzen dutenak, eta aparteko sentsibilitatea adierazten dute. Kritikariek lan horiekiko miresmena adierazi zuten, baita AEBn ere, eta bertan 1937an Carnegie sari ospetsua jaso zuen eta atzera begirako erakusketak egin zituen Chicagon, Washingtonen eta San Frantziskon. Erakusketa horiek Paul Rosenberg galerista, garai hartan Braqueren azkena, New Yorkera joatearekin batera egin ziren, bertara eraman baitzuen Braqueren lanaren zati bat gerran suntsitu ez zezaten.