Edukira zuzenean joan

Georges Braque

Natura hilak, barrualdeak eta figurak (1932–1939)

Info gehiago

Lantegiak eta Txoriak (1949–1964)

Info gehiago

Atalak

Varengeville, Vanitas-ak, Barrualdeak eta Billarrak (1941–1949)

Izenburua:
Varengeville, Vanitas-ak, Barrualdeak eta Billarrak (1941–1949)
Erakusketa:
Georges Braque
Gaiak:
Giza gorputza | Artea eta erlijioa | Artea eta gizartea | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Sinbologia | Tamaina | Sinbolismo erijiosoa | Bigarren Mundu Gerra | Nazismoa | Frantzia | Bakardadea
Mugimendu artistikoak:
Kubismoa
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Braque, Georges

Bigarren Mundu Gerra lehertu zenean, Varengeville-sur-Mer-en hartu zuen babes Braque-k. Hain zuzen ere, artisten topaleku garrantzitsu izan zen 1930eko hamarkadan eta Paul Nelson arkitekto estatubatuarrak eraikitako estudioa zuen bertan Braquek. Geroago, nazien Okupazioaren eta Vichy-ko Gobernuaren garaian, Limousin-en bizi izan zen denbora batez eta Toulouse inguruan gero; azkenik, Parisko tailerrean egon zen Okupazioa amaitu artean eta tarteka Varengevillera joan-etorriak egiten zituen. “Inguruan gertatzen zenarekiko oso sentikorra” zela aitortu zuen, eta, horrenbestez, artelan ilun eta minez beteak egin zituen garai hartan. Gurutze eta errosarioak alboan zeramatzaten garezurrak edo kristau ikonografiaren arrain tipikoak ziren gerraren zorigaitzaren aurrean egindako irudiak. Jean Paulhan idazlearen aburuz —1945ean “Braque, patroia” ezizena jarri zion—, margolariak oparitutako Bi barbarin (Les Deux Rougets, 1940–1941) obra “muturreko indarkeriaren eta lasaitasunaren nahasketa” da. Egonezin giro isil hau barrualdeetan eta lantegietan ez ezik, 1942an egindako bi margolan bitxietan ere sumatzen da: Gizona gitarrarekin (Homme à la guitare) eta Gizona astoaren aurrean (Homme au chevalet). Gizakien figura beltz eta fantasmagorikoen siluetek, atzetik begiratuta, artistak bere tailerrean astoaren aurrean dela sentitzen duen bakardadea eta malenkonia islatzen dituzte.

Gerraren ostean, billarren inguruko sailari esker, gogo handiz berreskuratu zituen Braquek ikus-eremu kubista eta eskala desberdinetan (homotezia) adierazitako eraldaketa geometrikoen jokoak.

BESTE ATALAK

Sarrera

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Kubismoa (1908-1917) 

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Kubismo Analitikoa (1909-1912)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Itsasitako paperak (1912-1914)   

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Kubismo Sintetikoa (1913–1917)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Natura hilak (1919–1929)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Biluziak eta Kaneforak (1922–1930)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Hesiodoren Teogonia (1931–1932)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Natura hilak, barrualdeak eta figurak (1932–1939)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Varengeville, Vanitas-ak, Barrualdeak eta Billarrak (1941–1949)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Lantegiak eta Txoriak (1949–1964)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Azken paisaiak (1955–1963)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Eskulturak

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Balletak

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago