Edukira zuzenean joan

Georges Braque

Varengeville, Vanitas-ak, Barrualdeak eta Billarrak (1941–1949)

Info gehiago

Azken paisaiak (1955–1963)

Info gehiago

Atalak

Lantegiak eta Txoriak (1949–1964)

1949 eta 1964 artean nazioarteko aitorpena jaso zuen Braque-k, ordurako zahartuta eta gaixorik zegoela. Hala ere, gai klasiko baten inguruko sail berri bati ekin zion Varengevilleko tailerrean: artisten lantegiei buruzkoa. Leku goxo eta itxi horiek margolariaren barrualdea adierazten dute, eta objektuak, benetakoak zein metaforikoak, ordura arte Braquek sortutako unibertsoaren adierazgarri dira eta azken gai bat bere obrara iristear dagoela erakusten dute: txoriak. Txorien gaia lantzen hasi zen Braque 1955ean, Louvre Museoko areto etruskoaren sabaia dekoratzeko enkargua jaso zuenean. Txori urdin handiak margotu zituen bertan. Sail honetako pinturek adierazten dute gai enblematiko eta arketipiko honek garrantzi handia izan zuela Braqueren azken obran, baina, halaber, amaiera arte berritasunari zabalik egon zen artistaren bizitasuna uzten dute agerian. Hasiera batean figura eta materia oinarri hartuta landu arren, orduan eta abstraktuago bilakatu ziren txoriak, espazioan barrena higiarazten diren zeinu edo ideograma edo planetekin harmonian flotatzen duten piktograma bilakatu arte. Txori beltzek, pixkanaka-pixkanaka, forma boteretsuak eta aztoragarriak hartzen dituzte, gauaren eta heriotzaren adierazgarri. Erakusketan ikusgai den Ziztu bizian hegaz (À tire d’aile, 1956–1961) margolanerako egindako zirriborro baten ertzean, honako hau idatzi zuen Braquek: “Atsedenik gabe, gure patuaren atzetik gabiltza”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Kubismoa (1908-1917) 

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Kubismo Analitikoa (1909-1912)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Itsasitako paperak (1912-1914)   

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Kubismo Sintetikoa (1913–1917)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Natura hilak (1919–1929)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Biluziak eta Kaneforak (1922–1930)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Hesiodoren Teogonia (1931–1932)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Natura hilak, barrualdeak eta figurak (1932–1939)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Varengeville, Vanitas-ak, Barrualdeak eta Billarrak (1941–1949)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Lantegiak eta Txoriak (1949–1964)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Azken paisaiak (1955–1963)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Eskulturak

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Balletak

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago