Edukira zuzenean joan

Georges Braque

Kubismoa (1908-1917)

 

Info gehiago

Itsasitako paperak (1912-1914)

 

 

 

Info gehiago

Atalak

Kubismo Analitikoa (1909-1912)

Izenburua:
Kubismo Analitikoa (1909-1912)
Erakusketa:
Georges Braque
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta musika | Esperimentazio artistikoa | Geometria | Kolorea | Konposizioa | Natura hila | Ingurunea eta natura
Mugimendu artistikoak:
Kubismo Analitikoa | Kubismoa
Teknikak:
Collage | Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura | Pintura (olio-pintura)
Aipatutako artistak:
Braque, Georges

1909 eta 1914 bitartean, Braque-k eta Picasso-k, urratsez urrats, berebiziko iraultza estetikoa burutu zuten. Kubismoaren lehen fase honetan, “analitiko” izenez ezagutzen dena, bi artistok kolorea anekdotikotzat jo zutenez, murriztu egin zuten, gris-beix eta berde argi-ilunak soilik erabiliz. Zatikatutako formak eta haien aurpegiak espazioaren continuumean desagertzen ziren, baina erabateko abstrakziorako urratsik eman gabe. Gaiak ahalik eta gehien trinkotu ziren, eta planoen eta horien ertzen kokapenaren bidez soilik iradokitzen zituzten. Hemen ikusgai dauden artelanetan, Kubismo Analitikoaren ezaugarri horiek eguneroko objektuetan eta musika-tresnetan antzeman ditzakegu. 1910ean, formatu obaleko lehen konposizioak egin zituen Braquek eta, urtebete geroago, zenbait testura eta itzal imitatzeko esperimentuak hasi zituen Picassorekin batera; halaber, txantiloiz pintatzeko teknika erabiliz, tipografia modernoa bere obretan sartzen hasi zen. Horrela lortu zuen errealitatearen zatiak konposizio gero eta deseginagoetan sartzea.

Errealitate bati ahalik eta gehien hurbiltzeko nahiari jarraituz beti, 1911n letrak erantsi nizkien margolanei. Ezer deformatzerik ez zuten formak ziren, izan ere, letrak plano lauak zirenez, espaziotik kanpo zeuden, baina margolanaren barruan egoteak kontrastea sortzen zuen eta espazioaren barruan zeuden objektuak espaziotik kanpo zeudenetatik bereizteko aukera ematen zuen. Formatu obalatua erabiliz, zentzu horizontala eta bertikala berreskuratu nituen, baina guztiak du bere balioa baldin eta misteriotsu izateari eusten badio.

“Braque. La peinture et nous. Propos de l’artiste recueillis par Dora Vallier”, Cahiers d’art, 1954.

BESTE ATALAK

Sarrera

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Kubismoa (1908-1917) 

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Kubismo Analitikoa (1909-1912)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Itsasitako paperak (1912-1914)   

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Kubismo Sintetikoa (1913–1917)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Natura hilak (1919–1929)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Biluziak eta Kaneforak (1922–1930)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Hesiodoren Teogonia (1931–1932)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Natura hilak, barrualdeak eta figurak (1932–1939)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Varengeville, Vanitas-ak, Barrualdeak eta Billarrak (1941–1949)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Lantegiak eta Txoriak (1949–1964)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Azken paisaiak (1955–1963)

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Eskulturak

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago

Balletak

Georges Braque, Atala, 2014

Info gehiago