Georges Braque
Biluziak eta Kaneforak (1922–1930)
Natura hilak, barrualdeak eta figurak (1932–1939)
Atalak
Hesiodoren Teogonia (1931–1932)
- Izenburua:
- Hesiodoren Teogonia (1931–1932)
- Erakusketa:
- Georges Braque
- Gaiak:
- Giza gorputza | Mitologia | Pertsonaia mitologikoak | Artea eta mitologia | Sorkuntza artistikoa | Lerroa | Natura hila
- Teknikak:
- Grabatua
- Artelan motak:
- Ilustrazioa
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
1931n, Hesiodo (K.a. VII. mendea) poeta greziarraren Teogonia lana ilustratu zuen Braque-k, Ambroise Vollard arte-merkatariaren, editorearen eta grabatu-zalearen enkarguz. Unibertsoaren sorrerari eta jainkoen jatorriari buruzko kontakizun hau Greziako mitologiaren testu nabarmenetako bat da. 1932 eta 1935 bitartean, hamasei akuaforteko sail bat egin zuen artistak, geroago, 1955ean, Maeght-ek argitaratu zuena: grabatuentzat, lerro beltzak hondo zurian inprimatu zituen eta, aldiz, Braquek orduan ere sortutako igeltsu margotu eta irarrietan, lerro zuriak hondo beltzean zizelkatu zituen. Garaiko figura mitologikoek eta natura hilek bezalaxe, artelan hauek estilo lerromakurra eta pertsonaien metamorfosirako aproposa dute. Ibilbide osoan zehar, 30 bat poetaren lanak ilustratu zituen Braquek eta 200 grabatutik gora landu.