Georges Braque
Kubismo Analitikoa (1909-1912)
Kubismo Sintetikoa (1913–1917)
Atalak
Itsasitako paperak (1912-1914)
- Izenburua:
- Itsasitako paperak (1912-1914)
- Erakusketa:
- Georges Braque
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Paisaia | Frantzia
- Mugimendu artistikoak:
- Kubismo Sintetikoa | Kubismoa
- Teknikak:
- Collage
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
Kubismoaren garapenean, zenbait artelan bereziki aipatzekoak dira. Papier collés edo itsatsitako paperez ari gara, 1912 eta 1914 bitartean Braque-k, ustekabeko norabide aldaketa eginez, landutako berrogeita hamarretik gora pieza. Horien artean lehena 1912ko irailean sortu zuen Braquek Sorguesen, Avignon inguruko herrixka batean; aurrez, uda igaro zuen bertan Picasso-rekin. Itsatsitako paperek izaera berria eman zioten bere Kubismoari. Koloreak nagusitzen hasi ziren bere obretan, aurretik landutako materialak erabiliz, hala nola, margotutako papera eta egunkari-zatiak, eta Kubismo Sintetikoranzko joera markatu zuen.
Itsatsitako paperek, azkenean, ikuspuntu klasikoa eta ikuspuntu hark inposatutako konbentzio izugarriak bikain suntsitu zituzten. Paper horiek, ahaltsuak eta estimulatzaileak, eremu berri bat finkatu zuten eta sentsibilitate berri bat ekarri zioten pinturari.
André Verdet, Entretiens, notes et écrits sur la peinture: Braque, Léger, Matisse, Picasso, Éditions Galilée, 1978.