Georges Braque
Lantegiak eta Txoriak (1949–1964)
Eskulturak
Atalak
Azken paisaiak (1955–1963)
- Izenburua:
- Azken paisaiak (1955–1963)
- Erakusketa:
- Georges Braque
- Gaiak:
- Artea eta paisaia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Paisaia | Itsas paisaia | Ingurunea eta natura | Natura | Frantzia
- Mugimendu artistikoak:
- Kubismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
Bizitzaren amaieran, Paris eta Varengeville artean bizi zela, paisaia-sail bati ekin zion Braque-k. Ikuspegi panoramiko zabaleko margolanak dira eta, ikusmena iristen den lekuraino, ikusten den gauza bakarra da: lurra zerua ukitzen, edo zerua eta itsasoa; batzuetan, ikur beltz batzuek (txoriak) edo ikur zuri batzuek (hodeiak) zeharkatzen dute zerua. Braquek egindako azken lan hauetan, tailerra alboratu eta kanpoaldean jarri zuen begirada, Varengevilleko itsaslabarretan barrena dabilela erakusten duten argazkietan ikus daitekeenez. Gertaera piktorikoen eraikuntza, Braquek bere sinesbide bilakatu zuena, agerian geratzen da, pintura trinkoz eta zarakartsuz egindako bi zerrendaren bidez adierazita. Bizirik zela, Louvre Museoan erakusketa egin zuen lehen artista izan zen Braque, 1961ean hain zuzen, eta bi urte geroago zendu zenean, estatu ohoreko hileta egin zioten eta artista ugarik errespetua adierazi zion, Alberto Giacometti-k esaterako. Honako hau esan zuen bere azken obrei buruz:
Obra osoa aintzat hartuta, paisaia txikiek, natura hilek eta azken urteetako azken lore-sortek eragin didate interes, jakin-min eta emozio handiena. Ia lotsatia, ikaragarria den margolan soil honi begiratuta, bestelako ausardia bat duela ikusten dut, orain dela urte batzuk egindakoak baino askoz ere ausardia handiagoa; bere gatazka guztiekin, nire ustez, egungo artearen aitzindaritzan kokatzen den margolana da.
Alberto Giacometti, “Georges Braque”, Derrière le miroir, 1964.