Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura
Frans Hals, Gizon baten erretratua, 1638, eta Emakume baten erretratua, 1638
Gerard ter Borch, Andrea kopa bat ardorekin, ca. 1656/57
Iruzkinak
Dirck van Baburen, Gizon gaztea abesten, 1622
- Izenburua:
- Dirck van Baburen, Gizon gaztea abesten, 1622
- Erakusketa:
- Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta musika | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Erretratua eta autorretratua | Herbeheretako Urrezko Aroa | Utrechteko caravaggistak | Holanda | Michelangelo Merisi da Caravaggio | Klase sozialak
- Mugimendu artistikoak:
- Barrokoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- van Baburen, Dirck
Gizon gaztea oholtzan dago. Ezkerreko eskuan musika-liburu bat du. Eskuineko eskuaz, bere kantuari indarra ematen dio imintzioka. Burua atzera bota du apur bat bere begirada gugan, bere ikusleengan finkatzeko. Argiak bere sorbalda biluzian ematen dio eta kantuak teinkatutako giharrak erakusten ditu.
Gorpuzkera erdiko irudi bakar batean atzeman zuen Dirck van Baburen-ek antzerki barroko osoa. Atsekabea, anbiguetatea eta hauskortasuna erakusten dizkigu.
Musikari hau ez da arterik onena gogoko duen goi-mailako gizarteari gozarazten dion pertsona fin edo jauntxo bat. Ile nahasia du, kokotseko bizarra gaizki moztua, eta begirada ia lotsagabea da. Azal beltzaranak erakusten duenez, kalean kantuan ibiliz ateratzen du bizimodua.
Van Baburenek Erromara bidaiatu zuen 1611n ikasketak amaitu ostean. Italian, Caravaggioren lanen eragina jaso zuen. Ondorioz, Utrechtera bueltan, muturreko ikuskera berri bat ekarri zuen. Hori era harrigarrian geratzen da agerian erretratu honen berehalakotasunean, modeloaren fisikotasunean, narrazio dramatikoan eta argiarekin sortutako kontrastean. Holandako arte-mota berri eta oso arrakastatsu baten lehenengo lanetako bat izan zen honakoa: musikari baten gorpuzkera erdiko erretratua.