Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura
Pieter Janssens Elinga, Barnealdea margolariarekin, irakurtzen ari den dama batekin eta garbitzen ari den neskame batekin, ca. 1665–70
Jan van Goyen, Haarlemeko itsasoa, 1656
Iruzkinak
Jan van Goyen, Bidea dunen artean, 1629
- Izenburua:
- Jan van Goyen, Bidea dunen artean, 1629
- Erakusketa:
- Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura
- Gaiak:
- Artea eta identitatea | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Lan-prozesua | Perspektiba | Paisaia | Herbeheretako Urrezko Aroa | Holanda
- Mugimendu artistikoak:
- Barrokoa | Errealismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- van Goyen, Jan
Jan van Goyen Leidenen jaio zen, zapatari baten seme zaharrena. 1632an, Hagara lekualdatu zen, eta bertan bizi izan zen hil arte. Holandako duna-ikuspegi txundigarri honetan ia ez da giza irudirik agertzen. Perspektibari esker, duna baten ertzean gauden irudipena dugu. Gure ikuspuntutik duna apur bat gainetik dugu eta, ondorioz, dunak itzelago altxatzen dira.
Artistak abileziaz erabiltzen ditu argia eta itzala. Hodei grisak zeru urdinean biltzen ari dira. Haien artetik, eguzki apalak beheko lurra argitzen du. Aurrealdean, hodeiek itzalpean utzi dute ezkerraldea, baita zeru-mugatik gertu dagoen lur-zerrenda ere.
Zuhaitz bihurritu batzuek eta bi bidaiari bakartik paisaiaren benetako neurria ematen digute. Duna-tontorrean, zaldun bat dabil, bizkarrean zorro handi bat daraman lagun bat jarraika duela.
Dunen paisaiak XVII. mendean agertu ziren lehen aldiz Holandan, eta luze gabe oso gogoko izan zituzten. Jan van Goyen izan zen eredu bikainenetako bat. In situ egindako zirriborro ugari koadroetarako oinarria ziren.
Holandako paisaia tipikoak irudikatzeko interesak nazio-sentimendu gero eta sakonagoa islatzen du. Van Goyen kolore bakarreko paisaien pintore nabarmenetako bat zen eta, alde horretatik, ekarpen handia egin zion Holandako paisaia-pinturen gauzatze errealistari.