Edukira zuzenean joan

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

Jan van Goyen, Haarlemeko itsasoa, 1656

Info gehiago

Jacob Isaacksz van Ruisdael, Ur-jauzidun baso-paisaia ekaitza hastear dagoela, ca. 1655

Info gehiago

Iruzkinak

Johannes Lingelbach, Azoka-eszena Erromako Piazza Navonan, ca. 1657/58

Izenburua:
Johannes Lingelbach, Azoka-eszena Erromako Piazza Navonan, ca. 1657/58
Erakusketa:
Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura
Gaiak:
Arkitektura | Artea eta gizartea | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Paisaia | Bamboccianti | Holanda | Amsterdam | Erroma | Israël Silvestre
Mugimendu artistikoak:
Barrokoa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Lingelbach, Johannes

Erromako Piazza Navona, hiriko plaza ospetsuena, betiereko hirian herritarrek sarri bisitatzen zuten topagunea zen. Johannes Lingelbach-en koadroak 1651n Bernini-ren Lau ibaien iturria inauguratu ondorengo egoera topografikoa erakusten du.

Lingelbachek Italiako ikuspegi famatu bat eta Holandan oso gogoko bihurtu zen italiar estiloa konbinatu zituen. Margolanean iturriaren eraikitzearen hainbat fase irudikatu zituen. Arkitektura Israël Silvestre-ren 1644ko urbortitz batean oinarrituta irudikatu zuen ziur aski. Obelisko itzelaren eskuinaldeko eraikina 1644rako eraitsi zuten.

Lingelbach 1650ean itzuli zen Erromatik Amsterdamera, hau da, hemen ikus dezakegun Lau ibaien iturria inauguratu baino urte bete lehenago. Beraz, margolan hau egiteko bestelako irudiak ere izan zituen oinarri.

Eszena hau jendez josita dago. Aurrealdean, itzalpean dagoen aldeak agertoki-lana egiten du eta hainbat pertsonaia igarotzen dira handik. Apaiz jesuita bat jendeari sermoia ematen ari zaio, gizon bat opilak saltzen ari da eta bi kale-antzerkilari jardunean ari dira tximu bat begira duten bitartean. Eskuinaldean, denda baten pean, barazki- eta gaztaina-merkatari bana ditugu haien salgaiak eskaintzen.

Lingelbach Frankfurten jaio zen, baina Amsterdamen bizi izan zen umetatik. Erromara lekualdatu zen 1644an eta sei urte eman zituen bertan. Erroman, Bamboccianti deitutako artista-talde bati lotu zitzaion. Batez ere Holandako artistek osatutako talde horrek harridura piztu zuen paisaien eta arkitekturaren eguneroko irudi txikiak pintatuz.  

Irudien eta arkitekturaren arteko harreman hori iluna da oraindik. Ez dago garbi gure interes nagusia hondoa den edo, aldiz, bertan diharduten giza irudientzako leiho-apaingarri hutsa den. Hala ere, argi dago Lingelbachen helburua gure arreta Lau ibaien iturrira eramatea zela.

BESTE ATALAK

Sarrera

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Rembrandt Harmensz van Rijn, David harpa jotzen Saulen aurrean, ca. 1630/31

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Jan Victors, Booz-ek Elimelek-en oinordekoa jasotzen du, ca. 1651–53

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Rembrandt Harmensz van Rijn, Maertgen van Bilderbeecq-en erretratua, 1633

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Frans Hals, Gizon baten erretratua, 1638, eta Emakume baten erretratua, 1638

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Dirck van Baburen, Gizon gaztea abesten, 1622

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Gerard ter Borch, Andrea kopa bat ardorekin, ca. 1656/57

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Pieter Janssens Elinga, Barnealdea margolariarekin, irakurtzen ari den dama batekin eta garbitzen ari den neskame batekin, ca. 1665–70

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Jan van Goyen, Bidea dunen artean, 1629

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Jan van Goyen, Haarlemeko itsasoa, 1656

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Johannes Lingelbach, Azoka-eszena Erromako Piazza Navonan, ca. 1657/58

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Jacob Isaacksz van Ruisdael, Ur-jauzidun baso-paisaia ekaitza hastear dagoela, ca. 1655

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Job Berckheyde, Amsterdameko burtsa, ca. 1675–80

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Jan Brueghel Zaharraren lantegia, Lore-sorta beirazko murko batean, ca. 1610–25

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Jacob van Es, Natura hila sukaldeko mahai baten gainean dauden arrainekin, ca. 1635–40

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Peter Willebeeck, Vanitas, ca. 1650

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Jan Vermeer van Delft, Geografoa, 1669

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Iruzkina, 2010

Info gehiago