Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura
Rembrandt Harmensz van Rijn, David harpa jotzen Saulen aurrean, ca. 1630/31
Iruzkinak
Sarrera
- Izenburua:
- Sarrera
- Erakusketa:
- Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura
- Gaiak:
- Artea eta ekonomia | Artea eta gizartea | Artea eta identitatea | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Erlijio-margoa | Erretratua eta autorretratua | Eszena-generoa | Historia-margoa | Natura hila | Paisaia | Herbeheretako Urrezko Aroa | Merkataritza | Städel Museum | Flandes | Holanda
- Mugimendu artistikoak:
- Barrokoa
- Artelan motak:
- Pintura
Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museora eta Frankfurteko Städel Museum entzutetsutik datozen XVII. mendeko Holandako eta Flandeseko margolanei buruzko gure erakusketara.
Erakusketa honek arreta jartzen du Urrezko Aroa izenaz ezagun den garaian, hots, 1580. urte ingurutik XVIII. mende arteko aldian.
Nahasmendu eta aldaketa handiko aldia izan zen; aro horretan, gainera, nazio-identitatea eta arte-sentimendu holandarra agertu ziren.
Urrezko Aroa oparotasun handiko, ekoizpen joriko eta kalitate itzeleko garaia izan zen. XVII. mende erdirako, Herbehereak loratzen ari ziren merkataritzan jarduten zuten nazio gisa. Aberastasun eta oparotasun berriari esker, eliza protestanteak, estatuak eta, batez ere, erdiko klase berriak aurrez inoiz ez bezalako arte-eskariak egiten hasi ziren.
Ondorioz, Urrezko Aroan arte-estilo ugari landu ziren. Historia- eta erlijio-gaiak eta aginduz egindako erretratuak ez ezik, aipatzekoak dira etxeen barnealdeen irudikapenak, jende arrunta irudikatzen zituzten ohitura-eszenen agerpena eta natura hilen holandar estilo paregabea. Aurrerago, holandarren izaera agerian geratu zen dunen eta ibaien paisaietan.
Erakusketa entzuteko gida honekin bisitatzeaz gain, ibilbidean zehar, informazioa beste euskarrietan aurkituko duzu, adibidez, erakusketaren gaien inguruko testuak eta ikusgai dituzun Flandeseko margolanen berezitasunari buruzkoak.
Hezkuntza-guneak aurkituko dituzu erakusketaren puntu jakin batzuetan. Gune horiek erakusketari ikuspegi garaikide batetik heltzera gonbidatzen zaituzte; hala, irudiaren hautemateak Errenazimendutik gaurdaino nolako bilakaera izan duen ikusi ahal izango duzu.
Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandesko pintura erakusketa honek BBVA Fundazioaren laguntza izan du.