Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura
Dirck van Baburen, Gizon gaztea abesten, 1622
Pieter Janssens Elinga, Barnealdea margolariarekin, irakurtzen ari den dama batekin eta garbitzen ari den neskame batekin, ca. 1665–70
Iruzkinak
Gerard ter Borch, Andrea kopa bat ardorekin, ca. 1656/57
- Izenburua:
- Gerard ter Borch, Andrea kopa bat ardorekin, ca. 1656/57
- Erakusketa:
- Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Jantziak | Moda-osagarriak | Genero-margoa | Herbeheretako Urrezko Aroa | Holanda | Klase sozialak
- Mugimendu artistikoak:
- Barrokoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- ter Borch, Gerard
Ohitura-eszenak, hau da, eguneroko bizitzaren irudikapenak, oso gogoko zituzten Europa iparraldean XVII. mendean. Gerard ter Borch izan zen horien erakusgarri handienetako bat.
Kopa veneziar batetik ardoa edaten ari den andre batek pitxer zuri esmaltatu bat du magalean. Mahai gainean jarritako ekialdeko alfonbra bat atzera bildu dute mahai-gainaren zati bat erakusteko. Zilarrezko idazteko objektu sorta baten aldamenean eskutitz ireki bat dago.
Arreta giza irudi bakartiak erakartzen digu guztiz. Ingurunea soila da. Artistak ez zuen sakonera- edo espazio-zentzua sortu nahi. Xehetasunak, adibidez, pitxerra, tinta-potea eta luma, trebezia objektiboz pintatuak daude.
Artistak modeloarekiko begirunea agertzen du, sentimental jarri gabe. Txano beltzaren alboetatik andrearen ile horia irteten da. Begizta urdin batez lotzen den xal beltz batek estaltzen dio sorbalda. Txano beltza ez da alargun edo dolu ikurra; aldiz, klase ertaineko Holandako emakume ugarik janzten zuten garai hartan.
Gerard ter Borchek hamabi anaia-arreba zituen. Aita luze bidaiatutako eta ondo hezitako gizona zen, eta zerga-biltzaile izateko finkatu zen. Anaia-arreben erdia artista, musikari amateurrak edo biak izan ziren. Haien aita harroa gogotik saiatu zen seme-alaben interesak eta trebetasunak bultzatzen.