Edukira zuzenean joan

Robert Rauschenberg: Gluts

Cathedral Late Summer Glut, 1987

Info gehiago

Blind Rosso Porpora Glut (Neapolitan), 1987

Info gehiago

Iruzkinak

Mercury Zero Summer Glut, 1987

Izenburua:
Mercury Zero Summer Glut, 1987
Erakusketa:
Robert Rauschenberg: Gluts
Gaiak:
Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Sinbologia
Mugimendu artistikoak:
Pop Artea
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Rauschenberg, Robert

Honakoa “Left as Found” motako Glut bat da. Susan Davidson erakusketaren komisarioak sortutako esaldi horrek “aurkitu bezala utzia” esan nahi du. Artelan hau zapaldutako Zero haizagailu eramangarri bat eta hego-itxurako metal leunduzko pieza bat erabiliz sortu zuen Rauschenberg-ek. “Left as Found” Glut lanak aurkitutako objektuekin eginda daude; objektu horiek ez dira eraldatu, forma berriak sortzeko elkarrekin muntatu dira. Hala, jatorrizko materialen berezko ezaugarriei (eta erabilerei) erreparatzera behartzen gaituzte, aldi berean bestela ere dituzten ahalmenak ikusaraziz.

Birziklapena oinarrizkoa izan zen beti Rauschenbergen lanean. Behin esan zuenez:

“Besteek utzitako objektuak gustuko ditut, horregatik saiatzen naiz beti horiek berreskuratzen”.

Artelan honen izenak —Mercury Zero Summer Glut— osagai dituen aurkitutako objektuak izendatzen ditu zuzenean. Hala ere, Rauschenbergen lanetan ohi denez, izenek narrazio bat iradokitzen dute. Metalezko hegoa, behinola AEBko kamioi baten apaingarri, orkatiletan hegoak zituen eta hegan egin zezakeen Greziako Merkurio jainkoa dela interpreta daiteke. Haizeztatu ezin duen baztertutako haizagailu zahar baten kokapen soil baina poetikoak, Merkurio deituriko hego baten bidez hegan egiteko promesarekin batera, objektu horiek eskultura edo poesia moduan izan dezaketen etorkizun bati ez ezik, iragan posible bati egiten diote erreferentzia. Izan ere, hego hori, noizbait, norbaitentzat, bere abiaduraren edo munduan barrena ibili izanaren sinbolo garrantzitsu bat izango zen.

Sail honetako beste lanak ez bezala, eskultura hau independentea da eta Pop arteari erreferentzia argia egiten dio. Gainera, Rauschenbergen 1958ko Coca-Cola Plana Combine famatua ere ekartzen du gogora. Artelan horrek antzeko metalezko hegoak zeuzkan lau Coca-Cola botila biltzen zituen zurezko egitura bati atxikita.

Glut honen izenak, gainera, denbora aipatzen du, kasu honetan urtaroa. Beste Glut batzuek, egin ziren tokiari edo kokapenari egiten diote erreferentzia (adibidez, Neapolitan Gluts). Rauschenbergek ia hasieratik elkartu ditu bere lanean argia, soinua, mugimendua eta denboraren joana.

BESTE ATALAK

Sarrera

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Chrome Castle Glut (Neapolitan), 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Cathedral Late Summer Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Mercury Zero Summer Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Blind Rosso Porpora Glut (Neapolitan), 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Yellow Moby Glut, 1986

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Rodeo Olympics Gluts, 1988

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Snow Crab Crystal Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Sunset Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Intersection Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Greek Toy Glut (Neapolitan), 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago