Robert Rauschenberg: Gluts
Rodeo Olympics Gluts, 1988
Sunset Glut, 1987
Iruzkinak
Snow Crab Crystal Glut, 1987
- Izenburua:
- Snow Crab Crystal Glut, 1987
- Erakusketa:
- Robert Rauschenberg: Gluts
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Sorkuntza artistikoa | Materiala
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Rauschenberg, Robert
Plastikozko eta metalezko elementuak muntatuz sortua, kolore bakarreko Glut fin honetan Rauschenberg-ek eskultura bere eremu estatikotik askatzeko zeukan nahia islatu zuen. Bera zioenez, bilatzen zuena ondorengo zen:
“materialekin harreman adiskidetsu bat: horiek direnagatik nahi izatea, horietan oinarrituz egin daitekeenagatik baino”.
Rauschenbergek cherokee indiar jatorria zuen eta, Bruselan 1988an egin zuen Glutsen bere lehenengo erakusketaren katalogo batean, Pierre Sterckx arte-arduradunak idatzi zuenez:
“Jendeak dio indiar odola duela Rauschenbergek zainetan, gauzak eta mundua ezohiko zorroztasunez hautematen duen arraza baten odola. … Pop artearen aurretik, Arte Poveraren aurretik, beste abangoardia batzuen aurretik, Rauschenbergek gure gizarteak baztertu, kontsumitu edo suntsitzen duena bildu zuen…. Sorginek eta xamanek horrela lan egiten zuten antzinako gizarteetan: objektu txikiak, lumak, harriak, ileak, azkazalak, haziak, utzi edo galdutako gauza baliogabe guztiak batzen zituzten. Gero biziberritu egiten zituzten magia eta pentsamendu ‘basatia’ren bidez. Indar berriak ezohiko ordena batean deitzen zituzten. Ahotsa, eskultura, pintura eta dantza sendagai bakar batean elkartuko ziren”.
Ingelesezko “snow crab” terminoak elurretako karramarroa esan nahi du, eta eskultura hau iragankortasunaren ospakizuntzat jo daiteke. Ziur aski karramarro baten haginen antzeko izateagatik hartuko zuen eskulturak “karramarro” izena eta zuria izateagatik, berriz, “elur”. Maskorra aldatuz eta berria haziz birsortzen den karramarro bat bezala, elurra iragankorra da, dela materialean, dela egoeran.
Janet Kutner-ek aipatu bezala, “ezer ez da hutsala Rauschenbergen begietan. Objektu bakoitzak espiritua dauka, baita berraragiztatzeko ahalmena ere”.