Robert Rauschenberg: Gluts
Sunset Glut, 1987
Greek Toy Glut (Neapolitan), 1987
Iruzkinak
Intersection Glut, 1987
- Izenburua:
- Intersection Glut, 1987
- Erakusketa:
- Robert Rauschenberg: Gluts
- Gaiak:
- Artea eta ekonomia | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Soinua
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Rauschenberg, Robert
“Elkar jo duten seinaleek bezala, auto-istripuen zehaztasun latza dute”.
Hori izan zen Rosetta Brooks arte-arduradunak Gluts saileko lanei buruz egin emandako deskribapena. Eta interesgarria da eskultura hauek istriputzat hartzea. Izan ere, petrolio-merkatuko glut-a (edo soberakina) teknologia-garapenaren eta boom ekonomikoaren ustekabeko ondorio bat izan zen; Rauschenberg-ek landu zuen baztertutako metala, berriz, atzeraldiaren ustekabeko ondorio bat. Paul Virilio teorialariak adierazi zuen bezala, autoa asmatzearekin batera etorri zen auto-istripua ere; hegazkina asmatzearekin batera, berriz, hegazkin-istripua. Ez dago bat bestea gabe.
Intersection Glut lanak errepide-seinale ezagunak biltzen ditu hain ezagunak ez diren metalezko beste osagaiekin batera. Gezi batek gorantz eta eskuinerantz seinalatzen du, eta ikusleari hartu beharreko norabidea ematen dio; botoi bat sakatzean, berriz, lanak bozina-hots bat ateratzen du (oso ozen!!, kontuz gero mesedez!!); bada, seinale horiek inoiz zuzenduko zuten bidegurutzeko trafikoari egiten diote aipamen zuzenean.
Hala ere, egun seinaleak ez dira gai guri bidea erakusteko; haien arrasto bakarra metal gaineko pintura altxatua eta koloreak dira —stop gorri distiratsua orain higatua eta arrosa kolorekoa—. Brooksek azaldu duenez:
“Euren eginkizunez erantzitako objektuak euren buruaren irudi bihurtzen dira”.
Erakusketa honetako lan guztiek dute eskultura osatzen duten elementu erreal eta abstraktuen arteko tentsio hori.