Edukira zuzenean joan

Robert Rauschenberg: Gluts

Intersection Glut, 1987

Info gehiago

Iruzkinak

Greek Toy Glut (Neapolitan), 1987

Izenburua:
Greek Toy Glut (Neapolitan), 1987
Erakusketa:
Robert Rauschenberg: Gluts
Gaiak:
Sorkuntza artistikoa | Materiala | Mugimendua | Eszenografia | Balleta | Trisha Brown | Gogoeta
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Rauschenberg, Robert

“Dantzariak Rauschenberg-en Gluts-en artetik mugitzen ziren: batzuk kableetatik zintzilik ziren, gora eta behera arrain saltariak balira bezala kulunka”.

Mimi Thompson margolariaren eta idazlearen deskribapena zen hori eskultura hau osagaitzat zuen dekoratuari buruz. Dekoratu hori Trisha Brownen 1986–87ko Napoliko Alboko paseari zegokion. Azken unean egin zenez, dantzariek ez zuten astirik izan eskulturekin saioak egiteko. Zintzilik zeuden, eta dantzariak beren bidea aurkitu behar zuten horien artetik: ertz zorrotzek abiadura bizian mugitzen ziren dantzarien azala urratzen zuten.

Greek Toy Glut honek beste lanek baino banakako osagai gehiago elkartzen ditu. Kolore distiratsuko metal-piezek Troiaren inbasioaren zirriborro bat eratzen dute eta, bertan, kaliza bat eta Troiako zaldi txiki bat bereiz ditzakegu grezierazko ‘X’ sinboloarekin batera. Jostailu baten benetako zati bat ere du gehituta, eta Rauschenbergek elementu horiek elkarrekin lotu zituen lanaren izenean.

Esaten denez, Rauschenbergek ez ditu bere objektuak menderatzen; aldiz, zerbait berri bihurtzeko askatasuna ematen die, eta hori Glut saileko lan guztietan gertatzen da. Berak ez du objektuen itxura aldatzen: diren bezala aurkezten ditu. Guk horiek ikusteko modua aldatzen du, banakako zatiak elkarri lotuz eta ondoren horiek alboratuz. Metalezko hondakinez egindako eskultura hauen aurrean, amesteko adorea dugu. Amets egiten dugu. Eta, orduan, lehengora gatoz berriz. Aretoa uzten dugunean, ametsak iraun egingo du ziur aski, edo piztu egingo zaigu berriz normalean arretarik eragiten ez diguten bildu gabeko zaborrak edo seinaleak ikusita. Prozesuan, gure begiak aukera berrietara irekitzen dira, nola areto barruan hala kanpoan. Hori izan zen Rauschenbergen lorpen handienetako bat: bizi garen munduan guztia begi berriekin ikustea.

BESTE ATALAK

Sarrera

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Chrome Castle Glut (Neapolitan), 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Cathedral Late Summer Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Mercury Zero Summer Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Blind Rosso Porpora Glut (Neapolitan), 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Yellow Moby Glut, 1986

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Rodeo Olympics Gluts, 1988

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Snow Crab Crystal Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Sunset Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Intersection Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Greek Toy Glut (Neapolitan), 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago