Edukira zuzenean joan

Robert Rauschenberg: Gluts

Mercury Zero Summer Glut, 1987

Info gehiago

Yellow Moby Glut, 1986

Info gehiago

Iruzkinak

Blind Rosso Porpora Glut (Neapolitan), 1987

Izenburua:
Blind Rosso Porpora Glut (Neapolitan), 1987
Erakusketa:
Robert Rauschenberg: Gluts
Gaiak:
Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Materiala
Artelan motak:
Ready-made
Aipatutako artistak:
Rauschenberg, Robert

Blind Rosso Porpora Glut (Neapolitan) lanak mailatutako pertsiana veneziar gorri bat (Rosso Porpora) eta zementu-kubo bat erakusten ditu, soka batekin elkarri lotuta. Pertsianaren gainean metal zati bat dago, oheburukoa batekin antza nahikoa duela; aldiz, ohatze bateko eskailera da. Aurkitutako objektu horien erabilerak Duchamp-en Readymade-ak ditu erreferentziatzat. Duchampek, ordea, objektu soilak eta funtzionalak aurkezten zituen euren baitan; Rauschenbergek baztertutako objektuak elkarrekin konbinatzen ditu. Mimi Thompson idazlearen eta margolariaren azalpenaren arabera, Rauschenbergen elkartutako objektuen arteko erlazioa da:

“azkenean topo egin duten istorio bateko pertsonaiak”.

Beti bezala, objektuen kokapena funtsezkoa da. Hemen, pertsiana horma batean dago, erabiltzen zenean zintzilik egongo balitz bezala. Hartara, lehengo funtzioa ematen zaio ia. Ez dauka leihorik atzean ordea; ez dago begirik haren artetik kuxkuxka begiratzeko eta xaflak desitxuratuegiak dauzka erabili ahal izateko. Eta zementu-kubo bati lotuta dago. Kubo horrek, alde batetik, pertsiana ainguratzen du; beste aldetik, berriz, urratzearekin mehatxatzen du.

Izenaren hitz-jokoa ere aipagarria da, blind pertsiana baita ingelesez, baina baita ikusmenik, ikuspegirik eza ere. Pertsiana veneziarra horman aurkezteko erabakiak desberdintasuna nabarmentzen du aurreko Combine lanekiko; izan ere, azken horietan, aurkitutako objektuak jatorrizko funtziotik askatzeko (edo hori eragozteko) moduan kokatzen zituen maiz. Adibidez, 1961eko Denborako hirugarren pintura lanean, aurkitutako objektua, ordulari bat, 90 graduko angeluan dago kokatuta. Hartara, zaila da ordua ikustea eta, beraz, jatorrizko funtzioa ukatzen du. Gainera, ordulari hori atxikita daukan gainazala apaintzeko horma soil bat bihurtzea ekiditen du. Hemen, ez dabilen arren, pertsiana pertsiana bat da, hurrengo aretoko Appalachian Double Latch Spring Glut artelana ate bat den bezala.

BESTE ATALAK

Sarrera

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Chrome Castle Glut (Neapolitan), 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Cathedral Late Summer Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Mercury Zero Summer Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Blind Rosso Porpora Glut (Neapolitan), 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Yellow Moby Glut, 1986

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Rodeo Olympics Gluts, 1988

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Snow Crab Crystal Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Sunset Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Intersection Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Greek Toy Glut (Neapolitan), 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago