Robert Rauschenberg: Gluts
Snow Crab Crystal Glut, 1987
Intersection Glut, 1987
Iruzkinak
Sunset Glut, 1987
- Izenburua:
- Sunset Glut, 1987
- Erakusketa:
- Robert Rauschenberg: Gluts
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Gogoeta
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Rauschenberg, Robert
Istripu baten ondorioak, abiadura-neurgailua sutan dagoela, ala eguzki-izpiak ikus al ditzakegu hemen? Ala haizea ilean, musika onenaz irratia piztuta, eguzkia begietan eta autobidean abiadura biziko une distiragarri horietako baten irudikapena da (unean hain paregabeak baina harrapatu eta gertatu ondoren berriz bizitzeko hain zailak)? Abiadura-neurgailuaren kokapenak ikuslea gidariaren tokian jartzen du zuzenean: istorioaren hasieran ala amaieran gaude? Rauschenberg-en lanari buruz hainbat kritikarik esan duten bezala, istorio bat kontatzen du eta, aldi berean, ez du kontatzen.
Walter Hopps hildako arte arduradunak aditzera eman zuenez, Rauschenbergentzat:
“eskultura jantzi, dekoratu edo ibilgailu bihur zitekeen... Eta, ideia bat zeukanean, barruz kanpora bihurtu behar zuen, haren josturari so egin ahal izateko”.
Gluts saileko lanak uneko argazkitzat ere har daitezke: denboran gelditutako une bat atzeman eta erakusten baitute. Artelan hauek petrolio-soberakinek txatarra bihurtutako objektuz eginda daude, eta, zinez, une horretan geldituta zegoen teknologia-bizitzatik erauzitako une (eta material) baten isla dira.