Edukira zuzenean joan

Robert Rauschenberg: Gluts

Chrome Castle Glut (Neapolitan), 1987

Info gehiago

Iruzkinak

Sarrera

Kaixo, ongi etorri Guggenheim Bilbao Museoan Robert Rauchenberg: Gluts erakusketari buruz egindako entzunezko bisitaldi honetara.

“Soberakinen garaian gaude. Lurrukeriak ez du mugarik eta hori azaldu baino ez dut egiten, jendeak begiak ireki ditzan saiatuz… Euren hondamenari aurre egitea nahi dut. Nostalgiarik gabeko oroigarriak eskaintzen ari naiz”.

Hori Robert Rauschenberg da Gluts (“soberakinak” ingelesez) sailari buruz hizketan, berak egindako azken eskultura-sorta. 10 urteko epean egin zuen, 1986 eta 1995 artean, eta Houstonera egindako bidaia baten ondoren ekin zion lanari Rauschenbergek. Houston ez dago Texasko Golkoko Kostako Port Arthur-etik, bera hazi zen herritik, oso urruti. Petrolio-merkatuko soberakinek eskualdea atzeraldi ekonomiko bizian murgildu zuten. Gasolindegi utziek eta autoen zein kamioien metal-hondarrek, errepide-seinaleek eta petrolio-upelek zaborrez josita utzi zuten paisaia. Rauschenberg zur eta lur geratu zen eskualdea horrela aurkitzean, eta hori agerian uzteko premia sentitu zuen. Horretarako, hondakin horietako batzuk bildu, eta bizi berria eman zien, baina ez horiek itxuraldatuz, askotariko zatiak elkarrekin jarriz eta lotuz baizik. Ondorioz, objektuak ikusteko era berriak sortu ziren: nola zirenagatik edo behinola izan zirenagatik, hala beren nolakotasun abstraktuagoengatik.

Erakusketa honetako lanei lehenengoz erreparatzean, harritu egiten gaitu, beharbada, dena bestela txatartegi batean ustelduko zen materialetik sortuta dagoelaz jabetzea. Koloreak distiratsuak dira, nahiz eta Rauschenbergek gainazalei ezer gehitu ez zien. Kolore guztiak berak aurkitu zituen horretan daude. Berdina esan daiteke testurei buruz: aniztasun handia dute eta, batzuetan, ia organikoak ematen dute. Gluts saileko lanak objektuak hautatuz eta horiek antolatuz sortu zituen Rauschenbergek eta, ondoren, burututako bere eskulturei titulu bat ematen zien, normalean deskriptiboak zena, eta maiz baita poetikoa eta umoretsua ere.

Bere ibilbide artistikoan Rauschenbergek aurkitutako objektuak gehitu zituen bere lanera: 1950eko hamarkadako Konbinatuak izan ziren famatuenak eta, horietan, adibidez, ahuntz disekatu bat edo edredoi bat gehitu zuen bere pinturetara.

Erakusketa honetan ikusiko duzun bezala, Rauschenbergen lana modernitatearen funtsezko bi printzipiotan oinarritzen da: collage-a eta ready-made-a.  

Hala ere, diziplina ugari jorratu zituen bere lanetan, beraz, pintura eta, adibidez, dantzaren edo performancearen arteko mugei buruz aritzea hutsal bihurtu zen. Rauschenberg berak “bizitzaren eta artearen arteko espazioa” landu zuen –baita bizi ere–, eta ikusleak lanean sartu zituen: ez zeuden lanetik kanpo; lanaren ezinbesteko zati ziren. Gainera, bere ibilbide luzean beste diziplina batzuetako hainbat artista garrantzitsurekin aritu zen lankidetzan, Merce Cunningham koreografoarekin eta John Cage musikagilearekin adibidez. Cagerekin eta Cunninghamekin sortutako ekintzak honela deskribatu zituen Mimi Thompson margolariak eta idazleak: “zirriborro-koaderno mugikorrak: espazioan zehar mugitu eta etorkizunerako ideia-orriak sortzen zituzten ikusizko oharrak”. Hiru gizon horien ustez, artearen helburua ideiak piztea eta inspiratzea da, Rauschenbergen biografo Calvin Tomkins-en hitzetan,

edonork parte har dezakeen etengabeko deskubritze-prozesua”.  

Izan ere, erakusketa honetako lanen erdia gutxi gorabehera (Neapolitans lanak) Rauschenbergek Trisha Brown koreografoarekin izandako azken uneko eta prestatu gabeko lankidetzaren emaitza izan ziren.

Gaztaroan, Rauschenbergek Joseph Albers Bauhaus-eko maisuaren irakaspenak jarraitu zituen Black Mountain College-n. Ikastetxe hori arte-eskola liberala eta aurrerakoia zen eta Estatu Batuetako abangoardiako kulturaren ernamuin antzeko bat bihurtu zen. Harengandik ikasi zuen Rauschenbergek “koloreak espazioa betetzeko eragile izatea”ren garrantzia eta “bakoitzak rol bat” duela; horrenbestez, pintura on bat ‘eragile’ek (koloreek, keinuek edo objektuek) bete behar dute baina elementurik gailendu gabe. Pierre Sterckx arte-arduradunaren iritziz,

tentsioak baretu behar ditu, behe-tentsioan lan egin”.

Gluts saila Rauschenberg Overseas Culture Interchange (ROCI) erakusketa ibiltariarekin bat etorri zen; erakusketa horretan, bere sakelatik ordainduta, politikoki erreprimitutako hamaika herrialdeetara bidaiatu zuen, eta babesik gabeko taldeekin lankidetzan aritu zen arte-proiektuetan, kultura eta bakea sustatzeko. Proiektu horretan, Rauschenbergek metalaren erabilera arakatzeari heldu zion haren gainean pintatzeko edo eskulturarako material berri moduan.

Erakusketa gogoko izatea espero dugu.

BESTE ATALAK

Sarrera

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Chrome Castle Glut (Neapolitan), 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Cathedral Late Summer Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Mercury Zero Summer Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Blind Rosso Porpora Glut (Neapolitan), 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Yellow Moby Glut, 1986

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Rodeo Olympics Gluts, 1988

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Snow Crab Crystal Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Sunset Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Intersection Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Greek Toy Glut (Neapolitan), 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago