Edukira zuzenean joan

Robert Rauschenberg: Gluts

Blind Rosso Porpora Glut (Neapolitan), 1987

Info gehiago

Rodeo Olympics Gluts, 1988

Info gehiago

Iruzkinak

Yellow Moby Glut, 1986

Izenburua:
Yellow Moby Glut, 1986
Erakusketa:
Robert Rauschenberg: Gluts
Gaiak:
Artea eta denbora | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Materiala | Tamaina | Gogoeta
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Rauschenberg, Robert

Yellow Moby Glut lana Gluts sailaren lehenengo urtean egin zuen Rauschenbergek eta inoiz egin zuen handiena da; hortik datorkio, hain zuzen, Moby izena, Herman Melville-ren XIX. mendeko Moby Dick eleberriko zeroi ikaragarritik. Kartel zatiak erabat bereizita daude jatorriz Captivako gasolindegietako seinaleetan, matrikuletan eta kale-karteletan adierazitako mezu osoetatik (artista Captivan, Floridan, bizi izan zen eta bertan lan egin zuen 1970etik 2008an hil zen arte). Kolore gorri eta horiek, eta dolarraren ikurrak iragarki baten itxura ematen diote oraindik, baina aldean zeukaten produktua aspaldi galdu zen.

1971–72ko Kartoiak sailean zapaldutako kaxa batzuek argazki baten eta etxabearen oinplano baten arteko ikus-espazioa betetzen zuten. Sail horretan bezala, Gluts saileko objektu estutuak errealak eta abstraktuak dira aldi berean. Errealak dira, Rauschenbergek aurkitutakoa ikusten dugulako, ez baitzuen ia ezer aldatu funtsean hondakina dena horman ipintzeko. Gure irudimenak ez du laguntza handirik behar objektu horien jatorri izandako txatartegiko zikina eta hautsa ikusteko (eta usaintzeko). Era berean, Kartoiak saileko jarraibide inprimatuak (“etzanda utzi” edo “arretaz erabili”) objektuaren elementu bereizezina eta funtsezkoa dira, objektua kartoizko kaxa edo eskultura izanda ere. Esan bezala, Gluts saileko lanak abstraktuak ere badira, bertan dagoenaz haraindiko zerbait aditzera ematen baitute. Abstrakzioa ezohiko gainazalei eta kolorearen erabilerari esker lortzen da, hemen ikus dezakegunez. Metalezko osagaietako mailatuek eta zarramazkek agerian uzten dute denboraren joana, eta honek, era berean, agerian uzten du gainazala. Hala, oinarrizko elementu horien arabera ikuskatzen dugu lana, objektuak euren jatorrizko funtziotik aldenduz.

Noizbait erabilera bat izandako baina orain gainazal besterik ez diren objektuetan denborak eragindako kalteak ikusteak, izan zirenaren, orain direnaren eta geroak ekarriko dienaren arteko alderaketa dakarkigu begi aurrera. Hori nola objektu (edo hondar) hauei buruz hala, zentzu zabalago batean, auto-industrian, petrolioan, garraioan, baita ingurune horretan bizi garenoi buruz ere esan daiteke.

BESTE ATALAK

Sarrera

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Chrome Castle Glut (Neapolitan), 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Cathedral Late Summer Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Mercury Zero Summer Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Blind Rosso Porpora Glut (Neapolitan), 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Yellow Moby Glut, 1986

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Rodeo Olympics Gluts, 1988

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Snow Crab Crystal Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Sunset Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Intersection Glut, 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago

Greek Toy Glut (Neapolitan), 1987

Robert Rauschenberg: Gluts, Iruzkina, 2010

Info gehiago