Edukira zuzenean joan

Lucio Fontana. Atarian

Done Jurgi (1935)

Info gehiago

Iruzkinak

Sarrera

Guggheheim Bilbao Museoaren izenean, ongi etorri Lucio Fontana. Atarian izeneko erakusketara. Erakusketa honetan, jatorri italiar nahiz argentinarreko artista horren ia lau hamarkadako lan-ibilbidean barnetatuko gara. Fontanak askotariko materialak, teknikak, lengoaiak eta diziplinak erabili zituen bere lanean, etenik gabe esploratzen jardutearen ondorioz. Bere lan gogoangarrienen artean daude, besteak beste: zeramikazko, igeltsuzko edo terrakotazko eskulturak, naturaren elementuak irudikatzen dituztenak; argi eta kolorez betetako arkitektura-giroak; neoi-hodiz egindako instalazioak, eta zuloak eta ebakidurak dituzten mihise ospetsuak.

Lucio Fontanaren ibilbidean, ikerketa teknikoa eta formala bilaketa bat da, gauza guztien gainetik, eta jakin-min etengabe bat ematen du aditzera: gizakiaren presentzia denboran eta espazioan. Aitzitik, helduaroan egindako obretan, ia ez zuen pertsonarik irudikatu. Gu sormen-prozesuan barneratzeko, Fontanak ikuslearen esperientziarekin parekatzen ditu bere lanak. Hala, harago behatzeko koordenatuak ematen dizkigu: artistak ataria zehazten du, eta bertan kokatzeko eta hura zeharkatzeko gonbita luzatzen digu, adimenarekin batez ere, begiradarekin edo gorputzarekin baino gehiago.

Egonezin hori artistaren garaiko ziurgabetasunarekiko paraleloa da: XX. mendea zorabiagarria izan zen: bi mundu gerrak izan ziren nagusi, totalitarismoen goren aldia izan zen, gizarte-krisi basatiak bizi izan ziren, ekonomia-ereduek talka egin zuten, eta jendeak zientziaren eta teknologiaren garapenean zuen itxaropen apur bat. Espazioko lasterketak gizakia berriz kokatu zuen: izan ere, jada ez zen gauza guztien erdigunean kokatzen; unibertsoan huskeria bat zela ohartu zen.

Arte-sormenaren bidez infinituari behatzea izan zen Lucio Fontanaren lanaren ezaugarri bereizgarrietako bat, eta bere garaiko artea garatzen hasteko aukera abiatu zuen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Done Jurgi (1935)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Txirla eta korala (1936)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Natura (1959–60)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Quantak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1958)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1965)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, New York 10 (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1949)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Neoizko egitura Milango Bederatzigarren Trienalerako (1951)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Giro espaziala argi gorriarekin (1967)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Jainkoaren azkena (1963)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago