Lucio Fontana. Atarian
Kontzeptu espaziala, Esperoak (1965)
Kontzeptu espaziala (1949)
Iruzkinak
Kontzeptu espaziala, New York 10 (1962)
- Izenburua:
- Kontzeptu espaziala, New York 10 (1962)
- Erakusketa:
- Lucio Fontana. Atarian
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Gainazala | Kolorea | Materiala | New York
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Fontana, Lucio
60ko hamarkadaren hasieran, Lucio Fontana-k New York bisitatu zuen erakusketa bat egiteko. Arte-abangoardiaren guneak une hartan imajinario herrikoian izan duen itxurarekin egin zion harrera: hiribide handiak eta etxe orratz desafiatzaileak, atzealdeko zeruarekin kontraste bortitza egiten zuen beirazko eta metalezko estalki bat.
Esperientzia horrek artista inspiratu zuen beste sail bati ekiteko: Metalak. Kobrezko, aluminiozko eta latoizko xaflak ziren. Fontanak ebakidura erregularrak eta zuzenak egin zizkien, mihiseetan egin zuen bezala, baina oihal monokromoan aratza izan bazen ere, metalaren gainazala arrail irregularrez eta harramazkez puskatu zuen, hiriko kaleen perspektiba, eraikinen fatxada edo zeruko hodeiak iradokitzeko.
Marka horiek ez dute metalezko euskarri baten gaineko grafismo gisa soilik funtzionatzen. Oraingoan ere, ikuslearen begiradak eraikitzen du artelana, gainazal distiratsuaren ezegonkortasunari aurre egitean eta bere islari begiratzean, osatugabea eta etena beti, ebakiduren eraginez. Halaber, gainazal distiratsuari esker, artistak bere egin ditzake argi aldakorreko distirak eta beren intentsitatea modula dezake kobrezko xaflan barrena, bertan egindako trazadura motaren arabera.