Edukira zuzenean joan

Lucio Fontana. Atarian

Kontzeptu espaziala, Quantak (1959)

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1959)

Info gehiago

Iruzkinak

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1958)

Izenburua:
Kontzeptu espaziala, Esperoak (1958)
Erakusketa:
Lucio Fontana. Atarian
Gaiak:
Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Erritmoa | Kolorea | Lan-prozesua | Materialtasuna | Gogoeta
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Fontana, Lucio

Koloretako gainazal bat da, eta zenbait ebakidura sakon ditu. Proportzio erritmiko batean kokatuta daude, partitura bateko notak balira bezala. Hondoko belztasunari behatzera gonbidatzen dute. Mihiseaz harago hutsunea al dago? Ebakiduren arteko airea lanaren parte al da?

Fontana-k ez die galdera horiei erantzuten lanaren bidez, galderak egin egiten ditu soilik. Bere ekarpena egin zuen arte, mihisea plano bat baino ez zen, eta kolorea eta askotariko materialak aplikatzen zitzaizkion, irudiak sortzeko. Fontanari esker, euskarriaren materialtasunak protagonismoa hartu zuen: moztean eta manipulatzean, hausnarketa bat planteatzen du espazioari eta guk espazioaren mugak ulertzeko moduari buruz.

Pieza hau sortu zuen urtean, 1958an, hasi zen Fontana bere lanetan ebakidurak egiten. Nahiz eta aurretik zulo batzuk egin zituen, une horretan hasi zen mihiseetan irekidura luzeak egiten. Mota horretako lehenengo lanetako batean, hemen ikus daitekeen bezala, ebakidurek nolabaiteko irregulartasuna dute, tamaina desberdinetakoak dira eta trazadura diagonalak dituzte; hala, muga makurrak eta zabalera desberdinak uzten dituzte.

Ebakidurak egiteko prozesua luzea zen. Lehenik, mihisearen aurrealdean eta atzealdean prestakin bat ematen zuen Fontanak, tentsioak berdintzeko eta ertzak ez zirpiltzeko. Pintura ematen zuen, eta oraindik heze zegoenean, sastakaiaz ebakidurak egiten zituen. Lehortzen zenean, Fontanak forma ematen zien arrakalei eskuekin, irekidura barrurantz edo kanporantz modelatuz. Azkenik, ebakiduren atzean gaza beltz bat jartzen zuen, hutsunea iradokitzeko. Lan horietako bakoitza bukatzeko denbora luzea behar izan zuelako jarri zion izena serie horri Attese: italieraz, hitzez hitz, “esperoak” esan nahi du.

BESTE ATALAK

Sarrera

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Done Jurgi (1935)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Txirla eta korala (1936)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Natura (1959–60)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Quantak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1958)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1965)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, New York 10 (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1949)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Neoizko egitura Milango Bederatzigarren Trienalerako (1951)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Giro espaziala argi gorriarekin (1967)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Jainkoaren azkena (1963)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago