Edukira zuzenean joan

Lucio Fontana. Atarian

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1959)

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, New York 10 (1962)

Info gehiago

Iruzkinak

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1965)

Izenburua:
Kontzeptu espaziala, Esperoak (1965)
Erakusketa:
Lucio Fontana. Atarian
Gaiak:
Artea eta espazioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Materialtasuna | Gogoeta
Mugimendu artistikoak:
Espazialismoa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Fontana, Lucio

Espazialismoaren ikerketan, Lucio Fontana-k mihiseko ebakidurak teknika ahalik eta gehien zainduz lantzen zituen, perfekzio formala eta adierazpen-absolutua lortu arte, artistaren nahiz ikuslearen norbanakotasuna gainditzeko.

Lehen ebakidurak intuitiboak eta irregularrak izan ziren, kurba arin eta pixka bat inklinatuekin. Denboraren poderioz, gero eta ebakidura garbiagoak eta zuzenagoak egiten hasi zen, tamaina konstantekoak eta elkarren artean distantzia erregularra zutenak.

Ebakiduren tamaina eta elkarren arteko distantzia doitzea modu bat zen tentsio aldaezinak eta kontrolatuak ziurtatzeko, eta mihisearen gainazalean itxuraldatzeak saihesteko. Hala ere, ez da aukeraketa tekniko bat soilik, kontzeptuala ere bada. Fontanaren ustez, zuzentasunak eta uniformitateak irudi inpertsonala, absolutua eta perfektua eskaintzen dute, lana eskuz egina egon arren.

Prozedura sistematiko horren bidez, artistaren protagonismoa desegin egiten da, eta, aldi berean, ikuslearen begirada eta objektuaren materialtasuna azaleratu egiten dira, lana eraikitzeko ardatz gisa. Mihisearen presentzia saihetsezinak eta erradikalak, ebakiduren bidez adieraziak, artearen immaterialtasunari buruz hausnartzera garamatza: hutsunea, espazioa, ebaki erregularrez besarkatua. Hori ere obraren parte al da? Fontanak immateriala denerantz ibiltzeko modu paradoxiko bat eraikitzen du. Gainazal monokromoak, batez ere zuriak, erabiltzeak paretaren eta mihisearen arteko fusioa iradokitzen du, bai eta biak ezeztatzen dituen hutsune aratz bat ere. Beraz, ikuslearen eta artelanaren arteko harremana garatzea da kontua, bien espazio komunaren erabateko esperientziaren bidez.

Lan horien akabera perfekzionatzeko, artistak zenbait baliabide tekniko erabili zituen, besteak beste, materialen hautaketa. Hala, bere lehen mihiseetan lihoa erabili bazuen ere, gerora oihal zurrunagoak erabiltzen hasi zen, hala nola jutea eta zaku-oihala. Oihal horiei esker, artistak ebakidurak nola egiten zituen kontrola zezakeen, eta zuloak erosoago manipula zitzakeen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Done Jurgi (1935)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Txirla eta korala (1936)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Natura (1959–60)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Quantak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1958)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1965)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, New York 10 (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1949)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Neoizko egitura Milango Bederatzigarren Trienalerako (1951)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Giro espaziala argi gorriarekin (1967)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Jainkoaren azkena (1963)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago