Edukira zuzenean joan

Lucio Fontana. Atarian

Giro espaziala argi gorriarekin (1967)

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Jainkoaren azkena (1963)

Info gehiago

Iruzkinak

Kontzeptu espaziala (1962)

Izenburua:
Kontzeptu espaziala (1962)
Erakusketa:
Lucio Fontana. Atarian
Gaiak:
Artea eta espazioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Materiala | Materialtasuna | Gogoeta
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Fontana, Lucio

Fontana-k lan hori egin zuenean, jada hamarkada bat baino gehiago zeraman bere Kontzeptu espazialak egiten. Material tradizionalen mugak arakatu zituen, hala nola terrakotarena, beirarena eta mihisearena. Halaber, tradizio artistikoan ezohikoak ziren materialak ere erabili zituen, hala nola purpurina eta neoizko hodiak; modu berritzailean erabili ere, pinturaren, eskulturaren eta instalazioaren arteko oztopoak zalantzan jartzeko. Etengabe ikertzen zebilen esploratzailea izanik, Fontanak bide anitz urratzen zituen, urteekin garatzen zituenak, aldakuntza txikiak eginez, nora zeramaten egiaztatzeko. Horregatik, serieak sortzen zituenean, behin eta berriz heldu ohi zien, urteak, bai eta hamarkadak, igaro ondoren ere.

Fontanaren serierik ospetsuenetako bat Zuloak izenekoa da. Paperaren gainean lantzen hasi zen, kontrako horman proiektatuko ziren argi-iturriak atzean jartzeko asmoz. Hala ere, keinuaren potentziak horrenbesteko protagonismoa hartu zuen, ezen artistak teknika perfekzionatzeari jarri baitzion arreta, zuloen itxura kontrolatzeko. Hasierako paperaren ordez mihisea erabiltzen hasi zen, eta monokromiari eustea erabaki zuen. Artelan honetan, arrosa erabili zuen. Hala ere, kolore horren edozein sinbolismo mota baztertu zuen, eta arrosaren argitasun adierazkorrean jarri zuen arreta osoa; era berean, erabateko protagonismoa eman zien oihalean egindako zuloei.

Fontanaren konposizioek arreta erakartzen dute maiz ikurren materialtasunaren eta immaterialtasunaren gainean. Hala, horrelako artelanetan, zulo irregularrak ageri dira, tamaina, forma eta ertz desberdinetakoak, eta trazadura eta kadentzia erritmiko bat susmatzen da. Batzuetan, zuloek mihisean zuten banaketa lantzen zuen Fontanak, haien bidez zeruko gorputzen multzo baten edo konstelazio baten irudia gogora ekartzeko. Horri atzealdean sumatzen den hondo beltza gehitzen badiogu, hutsuneari eta infinituari, nihilismoari eta fedeari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu.

BESTE ATALAK

Sarrera

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Done Jurgi (1935)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Txirla eta korala (1936)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Natura (1959–60)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Quantak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1958)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1965)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, New York 10 (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1949)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Neoizko egitura Milango Bederatzigarren Trienalerako (1951)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Giro espaziala argi gorriarekin (1967)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Jainkoaren azkena (1963)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago