Edukira zuzenean joan

Lucio Fontana. Atarian

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1958)

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1965)

Info gehiago

Iruzkinak

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1959)

Historian zehar, pinturaren artea gainazal batean kolorea jartzean zetzan, irudiak iradokitzeko helburuarekin. XX. mendearen hasierako abangoardiako artearen keinurik erradikalenek zalantzan jarri zuten kontzeptu hori. Esaterako, garai horretakoak ziren Malevich-en kolore bakarreko margolanak, eta kubismoa, hiru dimentsioko espazioa perspektibaren bidez bi dimentsioko gainazalak imitatzeari uko egin zion mugimendua.

Lucio Fontana-k artearen historiaren une gogoangarri horiek bere hausnarketaren partetzat hartzen zituen: pinturaren ohiko baliabideekin egiten zuen lan, kolore bakarreko gainazalak sortzen zituen maiz, eta sakontasuna zalantzan jartzen zuen. Alabaina, egiteko beste modu bat zuen: hutsunearen kontzeptua barne hartzen zuen, eta mihiseari ingurune fisikoan parte harrarazten zion. Ebakiduren bidez aztertzen zuen, eta mihisea plano eskultoriko bihurtzen, zulogunea eta bolumena emanez.

Ikuslearen kontzientziak eraikitzen du lana, mihisearen irekiduren sakontasunari eta iradokitzen duten mugagabetasunari aurre egitean. Keinu horren bidez, Fontanak gogora dakar hutsune kosmikora zuzendutako begirada bat, bere garaiko jendeak zerua ikuskatzen zuen irrika beraz jaurtia, lehen sateliteen eta espazio-transbordadoreen ibilbide izugarriei buruz bere buruari galde egiten zion bitartean.

Garai horretan, zientziaren eta teknologiaren aurrerapenak Gerra Hotzaren eta espazioko lasterketaren menpe zeuden. Ziurgabetasun giro horretan, gizakiaren ankerkeria okerrenak ezagutu ondoren, munduko potentziak ikertzen zebiltzan beren gailentasuna sendotzeko. Garapen teknologiko horrek ondorio positiboak zituen: unibertsoaren handitasuna ezagutzera derrigortzen zuen eta norberaren huskeriaz ohartzera. Fontanaren mihise bakoitzak iradokitzen zuen ziurtasunik gabeko haragoko hark aztertu egiten zituen bere garaiko gizarteak espazio neurgaitz horren, gizakiak lehen aldiz aztertu eta dokumentatutakoaren, aurrean zituen beldurrak eta itxaropenak.

BESTE ATALAK

Sarrera

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Done Jurgi (1935)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Txirla eta korala (1936)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Natura (1959–60)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Quantak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1958)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1965)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, New York 10 (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1949)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Neoizko egitura Milango Bederatzigarren Trienalerako (1951)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Giro espaziala argi gorriarekin (1967)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Jainkoaren azkena (1963)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago