Edukira zuzenean joan

Lucio Fontana. Atarian

Kontzeptu espaziala, New York 10 (1962)

Info gehiago

Neoizko egitura Milango Bederatzigarren Trienalerako (1951)

Info gehiago

Iruzkinak

Kontzeptu espaziala (1949)

1949an, Lucio Fontana-k iraultza ekarri zuen artearen historiara, mugimendu espazialistaren proposamenak garatzen zituzten zenbait artelanen bidez. Bere lehen instalazioak sortzeaz gain, Zuloak seriea egiten hasi zen.

Baziren bi urte Argentinatik itzuli zela. Han, bere sorterrian, abstrakzioarekin lan egiten zuten eta arte-objektuaren mugak zalantzan jartzen zituzten abangoardiako arte-mugimenduekin ipini zen harremanetan, hala nola Arte Concreto Invención elkartearekin eta Madí mugimenduarekin. Argentinan, eskolak eman zituen “Manuel Belgrano” Arte Ederretako Eskolan eta beste batzuekin batera sortu zuen “Altamira” eskola independentean. Bere ikasle batzuekin eta lanbideko kide batzuekin batera, espazialismoari forma eman zioten manifestuetan lehena idatzi zuen.

Hala ere, Italiara itzuli zenean hasi zen bere ideia esperimentalak garatzen horrelako artelanen bidez. Lehen aldiz hutsunearen kontzeptua gehitu zion tradizioan irudiaren euskarri gisa erabili zen material bati. Esplorazio horren parte gisa, Zuloak seriea sortu zuen, lehenik paperaren gainean, eta, ondoren, mihisearen gainean.

Hutsuneari artelanaren elementu gisa ematen dion protagonismoa dela-eta nabarmentzen da sail hori, baina Fontanaren jatorrizko asmoa arte-objektua espazioarekin nola uztartzen zen esperimentatzea izan zen. Zulatutako gainazalak argia iragazteko estalki gisa diseinatu zituen. Hala, materialaren tratamendu hutsagatik ez ezik, kontrako horman argia eta itzala proiektatzean, ingurune fisikoaren hautematea aldatzeko moduagatik ziren baliotsuak gainazal horiek.

Hori ez zen Fontanak abstrakzioarekin egindako lehen esperientzia. Izan ere, 30eko hamarkadatik igeltsuzko eta zementuzko oholtxoak egin zituen, eta forma geometrikoko eta organikoko ebaki eta grafismo libreak egin zizkien, surrealismoko idazkera automatikoaren antzekoak.

BESTE ATALAK

Sarrera

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Done Jurgi (1935)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Txirla eta korala (1936)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Natura (1959–60)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Quantak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1958)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1965)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, New York 10 (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1949)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Neoizko egitura Milango Bederatzigarren Trienalerako (1951)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Giro espaziala argi gorriarekin (1967)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Jainkoaren azkena (1963)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago