Edukira zuzenean joan

Lucio Fontana. Atarian

Txirla eta korala (1936)

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Quantak (1959)

Info gehiago

Iruzkinak

Kontzeptu espaziala, Natura (1959–60)

Izenburua:
Kontzeptu espaziala, Natura (1959–60)
Erakusketa:
Lucio Fontana. Atarian
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea. Teoria | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Materiala | Materialtasuna
Mugimendu artistikoak:
Espazialismoa
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Fontana, Lucio

Zein da eskulturaren muina? Espazioan hartzen duen bolumena? Gainazalak gogora ekartzen dituen ukimenezko sentsazioak? Formak iradokitako mugimendua eta tentsioa? Materiaren eta haren zuloen pisua eta hutsunea?

Galdera horiek egiteak berekin dakar eskultura zalantzan jartzea, bi oinarrizko harremanetan oinarrituta: eskulturak espazioarekin duen harremana eta ikuslearekin duena. Fontana-k bere ibilbide osoan egin zuen hausnarketa hori. Eta bere pentsamendua horrelako lanetan gorpuztu zen: terrakota bolumen handia, gainazal irregularra, itxura organikoa. Barruan irekitako hutsune izugarria nabarmentzen da.

Esanahi ezkuturik gabe, bolumena eta hutsunea soilik izanda, lan honek eskulturaren izaerari buruzko hausnarketa egiten du, eta ikusleari espazioan duen presentziari buruz galdetzen dio, horren baitan hartzen duen lekuari buruz.

Natura izeneko serie batekoa da obra hau; sail hori 50eko hamarkadaren amaieraren eta 60ko hamarkadaren hasieraren artean sortu zuen Albisolan. Lan horiek egiteko, zeramikazko lehen saiakerak praktikatu zituen tailerrera itzuli zen Fontana. Banan-banan eginda, bola ikaragarriak dira, egikera landugabekoak, eta eskulana eta materialaren jatorrizko izaera ekartzen dute gogora. Basatiki egindako zuloak dituzte, forma eta tamaina desberdinetakoak eta leku desberdinetan.

Mihise gaineko bi serie garrantzitsuenak, Zuloak eta Ebakidurak, egiten hasita zegoenean heldu zion serie horri Fontanak. Naturak ez bezala, mihisearen azalera zuriaren gainean egindako esku-hartzeak dira lan horiek. Hala ere, Fontanak helduaroan egindako eskulturekin ezaugarri komun bat dute: arte-objektuaren materialtasunean arakatzeko nahia eta espazioarekin duten harremana. Une horretatik aurrera, Lucio Fontanaren lanek “Kontzeptu espaziala” izen orokorra zuten, eta espazialismoak adierazitako esperimentazioaren parte izan ziren.

BESTE ATALAK

Sarrera

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Done Jurgi (1935)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Txirla eta korala (1936)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Natura (1959–60)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Quantak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1958)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1965)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, New York 10 (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1949)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Neoizko egitura Milango Bederatzigarren Trienalerako (1951)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Giro espaziala argi gorriarekin (1967)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Jainkoaren azkena (1963)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago