Edukira zuzenean joan

Lucio Fontana. Atarian

Kontzeptu espaziala (1949)

Info gehiago

Giro espaziala argi gorriarekin (1967)

Info gehiago

Iruzkinak

Neoizko egitura Milango Bederatzigarren Trienalerako (1951)

Izenburua:
Neoizko egitura Milango Bederatzigarren Trienalerako (1951)
Erakusketa:
Lucio Fontana. Atarian
Gaiak:
Artea eta industria | Artea eta espazioa | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Argia | Forma | Materiala | Mugimendua | Grupo Madí | Gogoeta
Mugimendu artistikoak:
Espazialismoa
Artelan motak:
Instalazioa
Aipatutako artistak:
Fontana, Lucio

Neoi kurbatuko ehun metro hodi horiek, argi nahaspila bat balira bezala sabaitik zintzilik, oso irudi zehatza irudikatzen dute: airean kulunka dabilen esku-argi batek utzitako arrastoa. Hitz horiek baliatu zituen Fontana-k neoia egiten zuen enpresari proiektuaren enkargua egitean.

Egitura zurrun hori baliatu zuen artistak airean eta espazioan zuzenean esku hartzeko. Obra estatiko bat zen arren, mugimendua gogora ekartzea lortzen zuen haren bidez, begien aurrean gertatzen den argiaren bidaia moteldu izan balitz bezala, behin betiko izoztuta geratu arte.

Hala, Fontanak espazialismoaren printzipioetako bat garatzen zuen: espazioaren ikerketa artearen bidez, mugimendua esploratzeko. Espazialismoaren Manifestu Teknikoan jasotako ideietako bat zen hura. Milango Bederatzigarren Trienalean irakurri zuen artistak, artelan hori aurkeztu zuen lekuan, hain zuzen.

Era berean, artelan horren bidez, argia arte-objektu bihurtzeko aukerari buruz hausnartzen zuen. Material industrial eta berritzaileak erabiliz egiten zuen, esperimentatzeko borondatea teknika tradizionaletara mugatzen ez zela erakusteko. Argentinan Madí mugimenduarekin harremana izateak eragina izan zuen neoizko hodiak erabiltzeko erabaki horretan. Izan ere, mugimendu horretakoek argi elektrikoa, egitura artikulatuak eta objektu industrialak erabiltzen zituzten.

BESTE ATALAK

Sarrera

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Done Jurgi (1935)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Txirla eta korala (1936)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Natura (1959–60)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Quantak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1958)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1965)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, New York 10 (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1949)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Neoizko egitura Milango Bederatzigarren Trienalerako (1951)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Giro espaziala argi gorriarekin (1967)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Jainkoaren azkena (1963)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago