Edukira zuzenean joan

Lucio Fontana. Atarian

Kontzeptu espaziala (1962)

Info gehiago

Iruzkinak

Kontzeptu espaziala, Jainkoaren azkena (1963)

Izenburua:
Kontzeptu espaziala, Jainkoaren azkena (1963)
Erakusketa:
Lucio Fontana. Atarian
Gaiak:
Gizakia | Artea eta espazioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Forma | Materialtasuna | Bakardadea | Gogoeta
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Fontana, Lucio

1963an, Kontzeptu espazialen serie berri bat egiten hasi zen Fontana, Jainkoaren azkena izenburupean. Oinarrizko materiala mihisea zen, eta baliatutako teknika, zuloak egitea. Lan horietan, zuloak krater ikaragarri bihurtu ziren, muga irregular eta zehaztu gabeekin, eta hain espazio eta bolumen handia zuten, ezen itzalak proiekta baitzitzaketen hondoko horman. Artelanaren materialtasuna da protagonista, eta inoiz baino gertuago dago eskultura-generotik.

Hala ere, zuloek gainazalean duten antolamenduak zerikusi handia du tradizio piktorikoarekin: errepikatzen diren konposizio-eskemak ditu oinarri; zirkulu irregular txikiko txantiloiak dira, zirkulu handiagoak inguratzen dituztenak, astroak eta konstelazioak gogora ekartzeko.

Artelan horietan, Fontanak ez zuen beltza erabili mihisearen atzean infinitua gogora ekartzeko. Mihisean sortutako hutsuneak jada ezin dira alderatu harago behatzeari gonbidatzen duen sarrailaren zuloarekin. Materialak protagonista izateari utzi dio, begiradak arreta osoa jar dezan norberaren gabezian, irekiduran: atarian.

Serie honetako artelanen formak arrautza bat dakarte gogora, arbasoen nukleo bat, osotasuna barne hartzen duen unitate bat, eta naturaren zikloarekin lotutako masa informe eta ezezagun bat. Horrek, sailaren izenburuarekin batera, gonbit egiten dute transzendentzia zalantzan jartzera eta zeinbat kontzepturi aurre egitera, hala nola infinitua eta erlijioa, zientzia eta fedea, gizakiak kosmoseko leku batean bere bakardadea erradikala dela egiaztatzen duen une batean.

BESTE ATALAK

Sarrera

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Done Jurgi (1935)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Txirla eta korala (1936)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Natura (1959–60)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Quantak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1958)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1965)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, New York 10 (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1949)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Neoizko egitura Milango Bederatzigarren Trienalerako (1951)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Giro espaziala argi gorriarekin (1967)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Jainkoaren azkena (1963)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago