Edukira zuzenean joan

Lucio Fontana. Atarian

Done Jurgi (1935)

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Natura (1959–60)

Info gehiago

Iruzkinak

Txirla eta korala (1936)

Izenburua:
Txirla eta korala (1936)
Erakusketa:
Lucio Fontana. Atarian
Gaiak:
Artisautza | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Forma | Gainazala | Kolorea | Materiala | Mugimendua | Testura | Natura | Zeramika | Giuseppe Mazzotti
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Fontana, Lucio

Itsas hondotik atera berria bezala, txirlak eta korolak osatutako multzo honek profil irregularrak ditu, freskotasunez beteak, ia likatsuak. Fontanak naturaren bizitasun ezkutu hori hautematen du, materialen hautaketa zehatzaren eta tratamenduaren bidez.

Zeramikazko pieza bat bada ere, artistak ez zuen inoiz aintzakotzat hartu moldeak eta ohiko teknikak erabiltzea lanak seriean ekoizteko. Artelan bakoitza bakarra izatea defendatzen zuen, eta, horrelakoetan, buztina eskuz moldekatzeari esker, materialari forma organikoak ematen zizkion, ia bizidunak.

Buztinaren malgutasunak are adierazpenerako eta esplorazio formalerako aukera zabalagoak ematen zizkion artistari, beste material gogorrago batzuen aldean: zura eta marmola. Materia eskuz moldekatuz, forma espontaneoak lortu zitzakeen, mugimendua eta tentsioa gogorarazten zutenak. Historian zehar, eskultoreek buztina erabili dute esperimentatzeko eta ereduak egiteko; ondoren, behin betiko piezak handiagoak izaten ziren eta material gogorragokoak. Tradizio horretan ez bezala, Fontanak lan horiek bukatutzat eta behin betikotzat jotzen zituen, eta balio bera zutela uste zuen.

1935etik aurrera hasi zen zeramika erabiltzen, Italiako Albisola hirian, Liguriako kostaldean, Giuseppe Mazzotti-ren tailerrean egonaldiak egiten hasi zenean. Leku hori topagune izan zen garaiko arte-abangoardiarako, eta, han, Fontanak natura-ingurunea izan zuen inspirazio-iturri, bai eta ingurune historikoa ere: ez kostaldeko fauna eta landaredia soilik, urpeko arkeologiaren aurkikuntzak ere bai.

Ur-gainera ateratzean, mendetan zehar urpean egondako objektu liluragarriek oxidozko patinak zituzten, uhinek higatutako formak, gatzak jandakoak, sartutako ustelak, algek eta hondoko lohiek deformatutakoak. Sormen-lanetan lokatz zikina eta zenbait esmalte erabiliz, objektuari testura, kolorea eta distira emateaz gain, ukimenezko eta oinarrizko sentsazioak gogorarazteko gai izan zen Fontana. Aldi berean, argiaren islen izaera enigmatikoarekin jolas egin zuen lan horien gainazalean.

BESTE ATALAK

Sarrera

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Done Jurgi (1935)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Txirla eta korala (1936)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Natura (1959–60)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Quantak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1958)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1965)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, New York 10 (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1949)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Neoizko egitura Milango Bederatzigarren Trienalerako (1951)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Giro espaziala argi gorriarekin (1967)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Jainkoaren azkena (1963)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago