Edukira zuzenean joan

Lucio Fontana. Atarian

Kontzeptu espaziala, Natura (1959–60)

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1958)

Info gehiago

Iruzkinak

Kontzeptu espaziala, Quantak (1959)

Forma geometriko desberdinetako mihise batzuk hormaren gainazal lauan sakabanatuak daude, eta lana bere osotasunean eratzen dute. Ez dute kokapen finkorik, eta horregatik, elkarren arteko distantzia eta orientazioa aldatu egin daitezke. Irregularrak eta elkarren artean desberdinak diren arren, zenbait ezaugarri berdin dituzte: denak kolore berberekoak dira, eta gutxienez ebakidura bat dute, hutsuneari lanean barneratzen uzteko.

Piezaren izenburuak fisika kuantikoko kontzeptu bati egiten dio erreferentzia. Diziplina horrek materiak dimentsio oso txikietan zer jokabide duen aztertzen du, mikroskopioak ere neur ezin ditzakeen neurrietan. Fisika kuantikoaren arabera, “quantum” edo “quanta” esaten zaie uhin-luzeraren bidez transmiti daitezkeen gutxieneko energia-unitateei. Fontana 1959an hasi zen quanta delakoei buruzko seriea egiten, aipatutako nozioak oinarritzat hartuta. Lan horien bidez, artistak zenbait gairi buruzko gogoeta egiten du, hala nola distantzia, energia, proportzioa eta hutsunea. Hala, Fontanak interesa agertu zuen bere garaiko zientzia-ikerketaren inguruan, eta espazialismoaren proposamenetan sakondu zuen.

Artistak mugimendu horren oinarriak garatu zituen 1947. eta 1952. urteen artean zenbait manifestu idatziz. Ikasleekin eta lanbideko beste kide batzuekin batera garatu zituen. Testu horietan, espazioa arte guztien bidez miatu beharreko dimentsio plastiko gisa ulertzen zen, generoen arteko oztopoak kenduz eta inguruko hutsuneari irekiz lanak.

Lan hori gogoeta honen adibide ona da: pintura ala eskultura da? Fontanak pinturaren ohiko materialak erabiltzen dituen arren, hala nola mihisea eta kolorea, eskulturarekin lotutako kontzeptuak erabiltzen ditu, besteak beste, bolumenen eta hutsuneen sorrera ebakiduren bidez.

Horrez gainera, espazioan edonola kokatutako unitate asimetrikoen bidez osatuta, lanaren mugak zalantzan jartzen ditu Fontanak. Madí mugimenduko artistek antzeko zerbait egin zuten Argentinan: marko irregularrak eta plano artikulatuak zituzten margolan abstraktuak sortzen zituzten. Paralelismo hori ez da ustekabekoa, artista talde horretako kideekin harremanetan egon baitzen herrialde horretan egindako azken egonaldian, 1940tik 1947ra bitartean.

BESTE ATALAK

Sarrera

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Done Jurgi (1935)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Txirla eta korala (1936)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Natura (1959–60)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Quantak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1958)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1965)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, New York 10 (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1949)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Neoizko egitura Milango Bederatzigarren Trienalerako (1951)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Giro espaziala argi gorriarekin (1967)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Jainkoaren azkena (1963)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago