Edukira zuzenean joan

Lucio Fontana. Atarian

Sarrera

Info gehiago

Txirla eta korala (1936)

Info gehiago

Iruzkinak

Done Jurgi (1935)

Oinarrizko ezaugarri gutxirekin, giza irudi honek eraldaketa bete-betean dagoen materia dirudi: tentsioan eta mugimenduan dabilen forma. Fontanak igeltsua moldekatuz egin zuen. Argizaria aplikatu zion kolorea eta testura emateko, eskulturaren gainazala mihise zuri bat balitz bezala, pigmentuaren zain zentzu osoa hartzeko.

Horixe da, hain zuzen, artistaren ibilbidearen ezaugarririk ohikoenetako bat: diziplina plastikoen arteko muga tradizionalak zalantzan jartzea, eskulturan keinu piktorikoak aplikatzea eta alderantziz.

Eskulturari kolorea aplikatzean, Fontanak beste ezaugarri batzuk esleitu zizkion materiari. Lehengai gisa igeltsua erabili zuen, tradizionalki aurretiko ereduak egiteko baliatu ohi zena, eta, hala, zalantzan jarri zituen materialaren kalitatearekin zerikusia zuten artelanaren balioak. Horrez gainera, ikasketa akademikotik urrundu zen, eta aitaren tailerreko ikaskuntzak jaso zituen.

Rosarion, Argentinan, bizi zen Lucio Fontanaren aita, eta Italiaren iparraldekoa zen. Hilobi-eskulturak eta hiri-monumentuak sortzen zituen. Hura oraindik oso txikia zenean, semea jatorrizko herrialdera bidali zuen ikastera. Haurtzaroaren, nerabezaroaren eta gaztaroaren zati handi bat han igaro eta Lehen Mundu Gerran parte hartu eta gero, Lucio Fontana Argentinara itzuli zen aitaren tailerrean lan egiteko. Han ikasi zuen artelanen zentzu traszendentea erabilitako materialei lotutako balioaz harago zegoela. Halaber, han ikasi zituen sakonki kristau-artearen sinbologia eta ikonografia tradizionala. 1920ko hamarkadaren amaieran, Italiara itzuli zen Brera Arte Ederren Akademian ikasteko, Milanen. Hirian, Adolfo Wildt eskultorearekin ikasi zuen. Alabaina, maisuaren neurriz gaineko klasizismoa baino nahiago zuen Fontanak materiala deformatzea, mugimendua, eraldaketa eta adierazkortasuna gogora ekartzeko xedearekin. Aurrean duzuen estatuaren kasua da. Done Jurgiren irudi heroikoa ekartzen du gogora, katolizismoaren ikonografia tradizionalean ezaguna.

BESTE ATALAK

Sarrera

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Done Jurgi (1935)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Txirla eta korala (1936)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Natura (1959–60)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Quantak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1958)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1959)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Esperoak (1965)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, New York 10 (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1949)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Neoizko egitura Milango Bederatzigarren Trienalerako (1951)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Giro espaziala argi gorriarekin (1967)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala (1962)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala, Jainkoaren azkena (1963)

Lucio Fontana. Atarian, Iruzkina, 2019

Info gehiago