Edukira zuzenean joan

Espresionismo Abstraktua

Obra goiztiarra

Info gehiago

Willem de Kooning

Info gehiago

Atalak

Arshile Gorky

Izenburua:
Arshile Gorky
Erakusketa:
Espresionismo Abstraktua
Gaiak:
Artea eta psikologia | Kolorea | Memoria | Lehen Mundu Gerra | Introspekzioa
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua | Kubismoa | Surrealismoa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
De Kooning, Willem | Gorky, Arshile

Khorkom, Armenia, 1904–Sherman, Connecticut, AEB, 1948

Arshile Gorkyk sakonetik ezagutzen zuen artearen historia —De Kooningek harengandik ondo bereganatu zituen jakintza horiek haren begiko azkarra izan baitzen— eta, sintaxi berri bat sortzea helburu hartuta, abilezia handia izan zuen Kubismoa, Surrealismoa eta beste joera batzuk uztartzen; horiek izan ziren Gorkyk Espresionismo Abstraktuari egindako ekarpen garrantzitsuenak. Hizkuntza hibrido horren hasierako adibide dugu Titulurik gabea (Gaua, enigma eta nostalgia) lana —Giorgio de Chirico protosurrealistari dei egiten dion titulua—. Hasiera-hasieratik, gainera, formak kamuflatzeko trebetasun berezia erakutsi zuen Gorkyk: irudiak objektibitatearen eta organikotasunaren edo konbultsioaren artean egotea lortzen zuen.

Gorky 1942 eta 1945 bitarteko udaldietan naturarekin berriro elkartu izanak —Virginia eta Connecticuteko paisaietako flora eta fauna xehetasunez aztertu zituenean— haren jaioterri Armenia emankorraren oroitzapenak piztuarazi zizkion. Horren emaitzazko paperezko obrek Gorkyk kolorea eta lerroa zenbateraino menderatzen zituen erakusten digute. 1944 eta 1945 bitartean, goren mailara heldu zen Gorky Loreen errotako ura eta Eskuraezina obra adierazgarriak sortu zituenean. Mihise horietan, gai anitzak —konnotazio begetalak, zoomorfikoak eta figuratiboak bat eginda— tonu bizi-biziekin nahasten dira, Vasily Kandinskyk Lehen Mundu Gerra hasi aurretik justu egin zituen konposizio apokaliptikoak gogorarazten dizkigutenekin, alegia. Margotutako espazio horiek etengabeko mugimendu arin eta kartsua dutela ematen du.

Dena den, hurrenez hurren izandako zorigaiztoko gertaera batzuen eraginez —1946an bere estudioak su hartu zuen eta, ondoren, 1948. urtearen hasieran izandako auto-istripu baten ondorioz hilzorian egon zen—, Gorkyren arteak kutsu hotza eta elegiakoa hartu zuen, grisaila itxurako Limurtzaile baten egunerokoa obra nahaspilatuan jadanik suma daitekeena, baita Muga laneko barne-mundu misteriotsuan ere. Hizlari onak eszena bat da, non zenbait pertsona Gorkyren aitaren hilkutxa beilatzen ari diren. Gorkyk, bere erresistentzia psikologikoaren muga gainditu ondoren, bere burua urkatu zuen 1948an. De Kooningek, ordea, bere maisuaren legatu handiarekin jarraitu zuen. Bere Collagearen zurrunbiloa —argitasun handi batek inguratua— giza anatomiaren disekzio zehatz bat da, altzairuzko hainbat txintxetek krudelki gurutziltzatuta.

BESTE ATALAK

Obra goiztiarra

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Arshile Gorky

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Willem de Kooning

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Franz Kline

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Mark Rothko

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Jackson Pollock

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Barnett Newman eta Ad Reinhardt: bideak absoluturantz

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Epizentro zehaztugabe bat

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

“Fenomeno” hobe, “Mugimendu” baino

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Clyfford Still

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

David Smith

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago