Edukira zuzenean joan

Espresionismo Abstraktua

Jackson Pollock

Info gehiago

Epizentro zehaztugabe bat

Info gehiago

Atalak

Barnett Newman eta Ad Reinhardt: bideak absoluturantz

Izenburua:
Barnett Newman eta Ad Reinhardt: bideak absoluturantz
Erakusketa:
Espresionismo Abstraktua
Gaiak:
Kolorea
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Newman, Barnett | Reinhardt, Ad | Smith, David

New York, AEB, 1905–New York, AEB, 1970. Bufalo, New York, AEB, 1913–New York, AEB, 1967

Barnett Newman eta Ad Reinhardt zeharo desberdinak ziren izaeraz. Newman judua zen, Manhattango errusiar-poloniar etorkinen familia batean jaioa, eta haien fede errotuak eragin sakona izan zuen bere abstrakzio kontzeptuan. Reinhardtek, berriz, arbaso alemanak zituenak, behin eta berriz azpimarratu ohi zuen artearenak ez diren elementuak artean ez erabiltzeko premia.

Newman elokuentzia handiko saiakera-egilea zen, eta gai anitzei buruz idatzi zuen, anarkismoa, New York hiria eta arte “primitiboa”, besteak beste. Reinhardtek ezker aldera jotzen zuen politikan, eta bineta ugari sortu zituen, artearen mundua satirizatu eta bere estetika garbizalea defendatzen zutenak. Zeharo desberdinak izan arren, ordea, bi artistek bere mugetaraino eraman zuten kolorea, dekorazioarekin edo zentzumenekin zerikusia zuten edozein asoziaziok absolutora eraman zezan ikuslea.

1940ko hamarkadaren bukaerarako Newmanek ezarrita zituen bere pinturako bi motibo nagusiak: lehenik, bertikalak —zenbaitetan kremailerak (“zips”) deitutakoak—, arreta-eremuak sortzeko erabiliak; eta, bigarren, kolore biziko continuumak, eremu horiek egituratutakoak. Adam eta Eva lanetan, lerrozuzen etenezin horiek, lur-koloreekin eta gorriekin eta titulu iradokitzaileekin konbinatuta, kutsu organikoa eta ezinbestekoa hartzen dute, bikotea sorkuntzazko ekintzaren bat iragartzen ariko balitz bezala.

Ulises eta Argi profila pinturetan, berriz, Newmanek bere espektroaren beste muturra erakutsi zigun: urdinak, Ulisesen, ozeanoaren handitasun mugagabearen sentsazioa iradokitzen du; eta, Argi profilean , berriz, eremu sublime transzendentala proiektatzen du. Newmanentzat, pinturak ezin zuen helburu estetiko hutsa izan: “Bizitza fisikoa da, baina baita metafisikoa ere; meta[fisika] ulertzen duten horiek bakarrik uler dezakete fisikoa”.

Laukizuzena pinturaren oinarrizko elementutzat hartuta, kolorea goren mailara kondentsatzeko baliabide bihurtu zuen Ad Reinhardtek. 1950eko hamarkadan Reinhardtek sortu zituen gorriak eta urdinak belzten joan ziren: belztasun horrek modu iradokitzailean hutsa, ezereztasuna aditzera ematen zuen. 1953tik 1967ra arte —bere heriotzaren urtea—, Reinhardtek koadro “beltzak” soilik pintatu zituen, bere “azkeneko” edo “behin betiko” pinturatzat jo zituenak, eta horiekin artea araztea lortu zuela sentitu zuen. Itxuraz monokromatikoak izan arren, obra hauek tonu gorri, urdin eta berde biziez pintatutako laukiez osatuta daude; pixkanaka, behatzailearen begirada ohitu egiten da mihiseetara, ikusmenaren mugak probatzen dituen interakzio luze eta hipnotiko batean. Hiru dimentsioei dagokienez, Newmanen Hemen I (Marciarentzat) eskulturak eta Smithen Burdinlana V obra minimalistak geruza berriak gehitzen dizkiete soiltasun zurrunari lotutako bertikalaren ahalbide agorrezinei.

BESTE ATALAK

Obra goiztiarra

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Arshile Gorky

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Willem de Kooning

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Franz Kline

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Mark Rothko

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Jackson Pollock

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Barnett Newman eta Ad Reinhardt: bideak absoluturantz

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Epizentro zehaztugabe bat

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

“Fenomeno” hobe, “Mugimendu” baino

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Clyfford Still

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

David Smith

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago