Edukira zuzenean joan

Espresionismo Abstraktua

Willem de Kooning

Info gehiago

Mark Rothko

Info gehiago

Atalak

Franz Kline

Izenburua:
Franz Kline
Erakusketa:
Espresionismo Abstraktua
Gaiak:
Kolorea | Introspekzioa
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
De Kooning, Willem | Kline, Franz | Smith, David

Wilkes-Barre, Pennsylvania, AEB, 1910–New York, AEB, 1962

New York hiriaren dinamismoa eta zorabiozko energia inspirazio-iturri izan ziren zenbait espresionista abstrakturentzat. 1948an, De Kooningen eskariz, Franz Klinek handitu egin zituen bere marrazkiak Bell-Opticon proiektore bat erabiliz: gailu honek “edozein irudi ezabatzen zuten trazu beltz erraldoien” itxura ematen zien xehetasunei. Gertakari hura inflexio-puntu bat izan zen gerora bere estilo pertsonal bereizgarria izango zena lortzeko bidean. Bere aurreneko bakarkako erakusketa egin zuen garaian, 1950ean, heldutasun teknikoari esker, zuria eta beltza, kontraesaneko konfigurazioak eta desoreka bortitzak arakatzen zituen artistak, aldi berean arkitektonikoak eta enigmatikoki poetikoak ziren irudiak sortzeko. Klinek berak azaldu zuen bezala, bere pinturek “gaueko forma” aldakorrak biltzen zituzten, “desantolatzeko moduak asmatzea antolatzeko modu bat” izan daitekeelako haren uste sendoa adierazten zituztenak. Klineren tituluek gizonezkoen mundu zakar bat, goibeltasunaren eremua (Requiema) eta leku jakin batzuk, bere jaioterri Pensilvaniako meatzaritzako eskualde industrialekoak batez ere, aditzera ematen dizkigute, baina baita Europako beste agertoki batzuk ere, kutsu erromantikoa dutenak. 1950eko hamarkadako lanetako pintzelkada monokromatiko ausartek bat-batekoak ematen badute ere, Klinen teknika, izan ere, oso neurritua zen gainerako espresionista abstraktu guztien aldean. Artistak, pinturak marrazkietatik abiatuta landu ohi zituenak, gauez lan egiten zuen, argi artifizialarekin eta pintura komertzial diluituak eta brotxa lodia erabiliz. Era horretan egin zuen, besteak beste, 1952ko Titulurik gabea pintura, 1952–53koa, Whitney Museum-eko urteko arte garaikide estatubatuarraren erakusketan ikusgai izan zena eta bere obra ezagunenetakoa izaten jarraitzen duena.

Bere bizialdiaren azkeneko urteetan, nahiko gazte zela oraindik, Klinek dinamismo horizontal paregabea lortu zuen —urdin eta laranja ñabardura biziek nabarmendutakoa—, 1960ko hamarkadaren hasieran bere arteak izan behar zuen berehalako berrikuntza iragarri zuena. Garai hartan, berriro ekin zion distira ia fluoreszentea zuten tonuak erabiltzeari, bere drama handien garraztasuna indartzen zutenak; horren erakusgarri dugu Andrus —bere bihotzeko gaixotasuna tratatu zion medikuaren izena Andrus zen—. David Smithen eskulturen plano eta silueta soilek sarritan eteten dute giroa pintoreak erabilitakoaren antzeko indarrarekin. Kontuan hartzekoa da gainera, Espresionismo Abstraktuarekin batera Hollywoodeko zine beltzaren goraldia gertatu zela, tentsioa, gatazkak eta traumak nagusi diren generoa, alegia.

BESTE ATALAK

Obra goiztiarra

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Arshile Gorky

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Willem de Kooning

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Franz Kline

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Mark Rothko

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Jackson Pollock

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Barnett Newman eta Ad Reinhardt: bideak absoluturantz

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Epizentro zehaztugabe bat

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

“Fenomeno” hobe, “Mugimendu” baino

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Clyfford Still

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

David Smith

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago