Espresionismo Abstraktua
Clyfford Still
Atalak
David Smith
- Izenburua:
- David Smith
- Erakusketa:
- Espresionismo Abstraktua
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Smith, David
Decatur, Indiana, AEB, 1906–South Shaftsbury, Vermont, AEB, 1965
1934an, David Smith metalezko piezak soldatzen hasi zen oxiazetilenozko soplete bat erabiliz: horiek izango ziren ziurrenez AEBan egindako metal soldatuzko aurreneko eskulturak. Handik gutxira, Terminal Iron Works ezagutu zuen, Brooklyngo nasetan kokatutako soldadura komertzialeko enpresa bat. Espresionista abstraktuen lehen belaunaldiko eskultore nagusi gisa, gai eta efektu anitzak jasotzen dituen obra sortu zuen David Smithek; bere ikonografian eta ideietan Espresionismo Abstraktuan orokorrean nagusitzen diren kezka berak antzematen dira. Erakusketa honetan ikusgai jarritako eskulturek, zenbait aretotan banatuta, eskultorearen eta pintoreen arteko etengabeko interakzioa zabaltzea ahalbidetzen dute, eta Smithek 1940ko hamarkadaren bukaeratik 1965era —bere heriotzaren urtea— sortutako lana ordezkatzen dute. Obra hauek forma tenteak hartzen dituzte barnean, giza presentzia gogora ekartzen digutenak (modu abstraktu batean bada ere), eta beste batzuk zurrunago ageri dira, mekanizistago edo arkitektonikoago, Cubi (kuboak) altzairu herdoilgaitzezko gainazal distiratsuetan ikus daitekeen bezala.