Edukira zuzenean joan

Espresionismo Abstraktua

Epizentro zehaztugabe bat

Info gehiago

Clyfford Still

Info gehiago

Atalak

“Fenomeno” hobe, “Mugimendu” baino

Izenburua:
“Fenomeno” hobe, “Mugimendu” baino
Erakusketa:
Espresionismo Abstraktua
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua
Teknikak:
Keinu-pintura | Kolore-eremuko pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Baziotes, William | Guston, Philip | Hofmann, Hans | Motherwell, Robert | Rothko, Mark | Tobey, Mark | Tworkov, Jack

Azkenetako faseetan, espresionista abstraktuek, euren indibidualismoari irmo eutsiz, norabide desberdinetatik jo zuten. Haietako batzuek iluntasuna besarkatu zuten, nabaria izanik, besteak beste, Motherwellen Platonen leizean, 1. zk. (In Plato’s Cave No. 1). Bertan, bere konposizio “irekietako” —eguzkitsuak gehienbat— leiho angeluzuzenaren motiboaz baliatu eta zehaztu ezinezko alor metafisikoan murgiltzen du, gauzen azken misterioa edo, arakatzen arituko balitz bezala. Tworkoven Ralentian II (Idling II) obra, meditazio sakon batean murgilduta, isileko osagarri bat da, adierazgarria ordea, bere lagun Rothkok marjina zuri eta hotzek zigilatutako obretan garatutako azken plastikarena, alegia. Bere sortze-lana gehienbat Seattlen garatu izan zuen Mark Tobeyren obrak espiritualtasunaz blaitutako espazioagatik bereizten dira. Tobeyren Parnaso obraren all-over konposizioa (azalera guztia hartzen duena) antzinako oholtxoetan sarritan ageri ohi diren marka-multzo ugariekin erlazionatu ohi da, eta lotura hori tituluan aditzera ematen da, mitologia grekoan musen bizileku zen mendiaren aipamena egiten baita. Obra honetan, lerro beltz dinamikoek agerian uzten dute zen-kaligrafiak Tobeyren artean izan zuen eragina, artistaren “idazkera zuria” bere estilo bereizgarri bilakatzeraino.

Beste zenbait artistak eremu argitsuagoak arakatu zituzten: William Baziotesek, bere bizialdi iragankorrean, jatorrizko mundu urtar bat asmatu zuen, non tentakuludun mamuak noraezean dabiltzan sakontasun fosforeszente zurbiletan barrena. Biltzen dituen ñabardura mitikoek —antzinako garaien kutsua eta izaera primitibista dariena— Espresionismo Abstraktuak hasieran zituen kezkak gogora ekartzen dizkigute —oraingo honetan nabariago—, testura opaleszenteek, urrutian, irudimenetik antzematen den unibertsoa iradokitzen diguten bitartean. Han, ukimentasun joriak, sakontasunak eta lautasunak, aurrez aurre, eta kolore ikusgarriek amaiera ematen diote Hofmannen pintatzeko ekintzaren hirurogei urteko ospakizunari. Guston bera ere efektu-kolpe handi batez despeditu zen; 1960ko hamarkadaren bukaeran, berriro jardun zuen irudi figuratiboak pintatzen, 1970ean lehen aldiz New Yorkeko Marlborough Gallery-n aurkeztu zituenak, baina oso kritika zorrotzek eraginda erretiratu egin zen artearen mundutik. Gustonen figurazioa bere aurreneko lanetan agertzen da, eta Itsasbehera obran jasotzen da hemen, non abstrakzioaren itsasbeherak pasarte kezkagarriak agerian utziko dituen. Gustonen apokalipsi isila aukerako metafora piktorikoa da ere bai: ferrak ikus ditzakegu, aldi berean alfabeto grekoaren azkeneko letraren —omega— parodiatzat har daitekeenak.

BESTE ATALAK

Obra goiztiarra

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Arshile Gorky

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Willem de Kooning

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Franz Kline

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Mark Rothko

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Jackson Pollock

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Barnett Newman eta Ad Reinhardt: bideak absoluturantz

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Epizentro zehaztugabe bat

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

“Fenomeno” hobe, “Mugimendu” baino

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

Clyfford Still

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago

David Smith

Espresionismo Abstraktua, Atala, 2017

Info gehiago