Edukira zuzenean joan

Emakumeak abstrakziogile

Abstrakzioa eta espiritualismoa. Abstrakzioa sakratutasunaren sinbolo gisa

Info gehiago

Iruzkinak

Atarikoa

Emakumeak abstrakziogile erakusketak emakumezko artistek XX. mendeko abstrakzioari eginiko ekarriaren historia jasotzen du. Hori horrela, 1980ko hamarkada aldera arteko lanak biltzen ditu, eta aurkezten du, orobat, XIX. mendeko obrarik ere.

Erakusketa honetan, modernitatearen eta haren legatuaren protagonista eta sortzailekide gisa aurkezten dira artistak, merezimendu propioz aurkeztu ere. Izen-zerrenda bat emate hutsetik urrun, historia horretako unerik gogoangarrienak nabarmentzen dira, eta, aldi berean, zalantzan ipintzen dira abstrakzioaren kanonak. Hori horrela, arreta berezia eskaintzen zaie artiston bizitzako inguruabar espezifikoei, kontuan izanik mesedegarri edo, aldiz, oztopagarri izan zitezkeela emakumeok aintzatesteko. Erakusketa honek agerian ipintzen du egile horietako askoren lana ikusezin bihurtu zuen prozesua, eta konplexutasun eta paradoxa guztiekin jorratzen ditu haien ikuspegiak.

Kontakizun irekia dugu hau, eta barnean hartzen ditu dantza, dekorazio-arteak, argazkigintza eta zinema. Ikuspegia, berriz, zehatza da: Latinoamerikako, Ekialde Hurbileko eta Asiako modernitatea biltzeaz gainera, artista afroamerikarrak ere ekartzen ditu, kontakizun korala egiteko eta mendebaldeko kanonetik harago joateko.

Horretaz gainera, Emakumeak abstrakziogile erakusketak hamaikatxo galdera sortzen du; lehenbizikoa, proposamenaren nondik norakoei buruzkoa. Abstrakzioa XX. mendearen hasieran indarturiko lengoaia artistikoa da, forma plastikoetan oinarritua, eta definizio ugari onartzen ditu.

Emakume artistak ikusezin bihurtu zituzten abstrakzioaren historian, nahiz eta ekarpen ukaezinak egin zituzten bai lengoaia haren jatorrian, bai ondorengo garapenean. 1930eko hamarkadan sortu zen artearen historiako korronte hori, Atlantikoaren alde banatan ezarritako kanon estetikoetatik abiaturik; testuinguru bereziki maskulino eta mendebaldarrean eratu zen, zeina garrantzitsua baita berriro ebaluatzea.

Erakusketa honen helburua, halaber, artearen historia zalantzan jartzea da, praktika aitzindarien segida gisa soilik hartu izan den heinean, eta hemen aurkezturiko emakumezko artisten ekarpen zehatzak erakusten dira horretarako.

Gehiago jakin nahi baduzu zer-nola eragin zuten espiritualtasunak eta teosofiak lehenbiziko obra abstraktuen sorkuntzan, zer toki izan zuten emakume artistek garapen hartan, eta abstrakzioaren bidez aztertu zituzten gai eta tekniken aniztasuna zenbaterainokoa izan zen, Didaktika atalera jo dezakezu. Erakusketa-gelen paraleloan dagoen korridorean aurkituko duzu.

Emakumeak abstrakziogile erakusketa BBVA Fundazioaren babes eskuzabalari esker antolatu da.

BESTE ATALAK

Atarikoa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzioa eta espiritualismoa. Abstrakzioa sakratutasunaren sinbolo gisa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzioa eta dantza

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Errusiako abangoardia (1912–25)

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sophie Taeuber-Arp

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Bauhaus

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Espresionismo Abstraktua

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Choucair, Herrera eta Zeid

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Brasilgo neokonkretismoa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Ehunak eta abstrakzioa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzio eszentrikoa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Ildo minimalista

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzio konprometitua

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Txina-Australia 

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago