Edukira zuzenean joan

Emakumeak abstrakziogile

Abstrakzioa eta dantza

Info gehiago

Sophie Taeuber-Arp

Info gehiago

Iruzkinak

Errusiako abangoardia (1912–25)

Gizon-emakumeen arteko berdintasunaren ikuspuntutik, Errusia salbuespen izan zen XX. mende hasierako arte-zirkuluetan. Errusia aldean, talentuagatik ez ezik kopuruagatik ere nabarmentzen ziren emakumeak, eta, are aipagarriagoa dena, testu teorikoen ekoizpenagatik ere bai. Parekotasun harrigarri horren arrazoia izan daiteke, neurri batean, Errusiak beste herrialde batzuek baino lehenago eman ziela trebakuntza artistikoa emakumeei.

Herrialde hartan, 1870eko hamarkadan jarri zen hezkuntza denentzat eskuragarri, oso goiz kontinenteko gainontzeko tokien parean, eta, horri esker, emakume asko ageri ziren Errusiako abangoardietan, beste herrialde batzuetan ez bezala.

Atal honetan, Errusiako abangoardiako emakumezko figura nagusien hainbat lan biltzen dira. XX. mendearen hasieran eraldaketa politiko bete-betean zegoen herrialde hartan, emakumeok praktikatzen zuten arte abstraktua modernitatearen sinbolo bilakatu zen 1905eko lehen iraultzaren garaitik, eta hamaikatxo arlo eta jardueratan eragin zuen.

Gizartea modernizatzeko, emakumezko artistok arte abstraktua sortu zuten, diziplina guztien bidez adierazteko aukera emango ziena; hori horrela, antzerkia eta moda esperimentazio-alor bihurtu ziren. Esaterako, Liubov Popova eta Varvara Stepanova eguneroko bizitzarako patroiak eta jantziak egiten hasi ziren. Areto honetan, ikusgai daude haien zirriborro eta figurin batzuk.

1920ko hamarkadako komunismoaren arabera, arteak produktibismoaren parte izan behar zuen, eta, beraz, herriak eskura izan behar zuen artea. Giro horretantxe ekin zioten Popovak eta Stepanovak ehungintzari Errusiako kotoi-fabriketan, egun gaur-gaurkoak iruditzen zaizkigun motibo abstraktuak lantzen. Eskala industrialean fabrikatu zituzten ehun horiek, soinekoen nahiz kirol-jantzien ekoizpenaren barruan; kasu askotan, gorputzaren mugimenduak errazten zituzten ezaugarri ergonomikoekin, gainera.

Exter eta Goncharova artista ospetsuak izan ziren bizi artean, baina pobre hil ziren. Askoz ere geroago lortu zuten aintzatespena belaunaldi haren berrikuntzek eta lorpenek.

Gizateria berri baten sorreraren aldeko artistek ekoizpen mardula eta sormen mugagabea izan zituzten, zeinak erregimen sortu berriaren espiritu utopikoan islatu baitziren: emakume kultu eta modernoak iraultza komunistaren funtsezko eragile izan ziren. Hala ere, 1920ko hamarkadaren erdialdean, agintari sobietarrek propaganda ofizialaren artea inposatu zuten, eta emakumezko artista ugari desagertu egin ziren panoramatik.

BESTE ATALAK

Atarikoa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzioa eta espiritualismoa. Abstrakzioa sakratutasunaren sinbolo gisa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzioa eta dantza

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Errusiako abangoardia (1912–25)

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sophie Taeuber-Arp

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Bauhaus

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Espresionismo Abstraktua

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Choucair, Herrera eta Zeid

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Brasilgo neokonkretismoa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Ehunak eta abstrakzioa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzio eszentrikoa

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Ildo minimalista

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Abstrakzio konprometitua

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Txina-Australia 

Emakumeak abstrakziogile, Iruzkina, 2021

Info gehiago